Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Udal gobernua

Covid 19aren eraginez zaintza eta kontziliaziorako diru laguntzak onartu ditu Udalak

2020/11/02

Oinarriak onartu ondoren merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektoreari pandemiak eragin dien kaltea arintzeko udazkenerako iragarritako bonoak eskuragarri izango dira azarotik aurrera

Covid 19ak eragindako kalteak arintze aldera, diru laguntzak banatzeko hainbat proposamen onartu ditu Udalak. Garrantzitsuenak koronabirusaren bilakaerak eraginda, norbanako eta familientzako zaintza eta kontziliazio eremuan banatuko diren laguntzak eta tokiko ekonomia eta merkataritza suspertze aldera kontsumoa sustatzeko bonoak kaleratzeko oinarriak onartu dira. Zaintza eta kontziliaziorako laguntzen proposamena aho batez onartu da eta kontsumoa sustatzeko bonoen proposamenean EHBildu abstenitu egin da eta PSEk eta EAJk alde bozkatu dute. 

Zaintza eta kontziliaziorako laguntzak

Zaintza eta kontziliaziorako egindako kontratazioak diruz lagunduko ditu Udalak. Hori horrela, pertsonak zaintzeko eginiko kontratazioak lagunduko dira. Baldintzen artean, 59 egun bitarteko kontratuak izan beharko dira eta 40.000 euro urteko baino gutxiagoko diru sarrerak dituztenak jaso ahalko dituzte laguntzak.

Kontsumoa sustatzeko laguntza bonoak

Udan egin bezala, azaroan kaleratuko dira kontsumoa eta erosketak Beasainen egitea bultzatuko duten bonoen txanda berria. Bonoak udalerriko zerbitzu sektoreko merkatal eta ostalaritzako saltoki guztietan banatuko dira. Aurrekoen funtzionamendu berbera izango dute; 7.500 bono izango dira. 30 euroren truke 50 gastatu ahal izango dira (Udalak 20 eurorekin lagunduko du bono bakoitza). Guztira 150.000 euroko diru laguntza zuzenduko du bonoen kanpaina honetara Udalak. 

Gogoan izan behar da, aurreko bono banaketari esker, Udalak ia 120.000€ diru laguntzarekin udalerrian 300.000 euroko gastua eragin zutela bonoak herriko merkataritzan. Bonoak orduan itxita egondako dendei bideratu zitzaien. Oraingoan berriz, guztiei.

Osoko bilkuran aztertu diren beste gaien artean honakoak aurkitzen dira; Covid 19aren ondorioei aurre egiteko neurriei dagozkien kreditu gehiagarriak onartzea (aho batez onartua), GOIEKIko kapital gehikuntza (aho batez onartua), Loinatz eguneko zentroaren eta etxez etxeko laguntzaren kontratua partzialki etenda egonagatiko kalte-ordainketa (onartua EHBilduren abstentzioarekin eta PSE eta EAJren aldeko botoekin) eta kontratu luzapena (onartua EHBilduren aurkako botoekin eta PSE eta EAJren aldeko botoekin), zaborra eta kiroldegiko tasen ordainketarako laguntzen eskaerak egiteko epearen luzatzea (aho batez onartua) eta hirigintza arloa eta udal-ondareari dagokionez laguntza teknikoa emateko kontratazioa (onartua EHBilduren abstentzioarekin, PSEren aurkako botoekin eta EAJren aldeko botoekin) .