Leire Artola alkateak bisita egin dio eta azken 7 urteetako ohiturari jarraituz lore sorta oparitu dio
Jaiotzez Pradoluengokoa (Burgos) baina beasaindartua aspalditik, herritarrik adintsuena da Emiliana. Buruz argi eta osasunez ondo izaten jarraitzen du Emiliana Garciak bere 106 garren urtebetetze egunean.
Leire Artola alkatea bere etxean izan da Emiliana zoriontzen eta lore sorta oparitu dio beasaindar guztien izenean. Etxean badira iaztik ehun urtetik gorako bi, izan ere senarrak Vicentek 100 urte bete zituen urrian; bien artean 206 urte.
Etxekoentzat Eguberriak Emilianaren urtebetetze egunean amaitzen dira eta halaxe egingo dute urtebetetzea ospatuz. Ohikoa den familia-argazkian Leire alkatearekin ageri dira irribarretsu guztiak. Bejondeizula eta horrelaxe jarraitu Emiliana!