Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Udal gobernua

Igunea arratsaldez eskaintzen hasi da herritarrei zerbitzua

2021/01/18

Hartutako konpromisoa betez, udal gobernuak astearte, asteazken eta ostegunetako arratsaldeetara zabaldu du jendaurreko arreta zerbitzua 

Beasaingo Udaleko gobernu taldeak legealdi planean aurreikusita zeukan beste helburuetako bat gauzatu du. Herritarrei eskaintzen zaien zerbitzuen etengabeko hobekuntzen baitan, Igunea edo herritarrentzako harrera bulegoak bere ateak arratsaldez ere ireki ditu. 

Urtarrilaren 11az geroztik, astearte, asteazken eta ostegunetan arratsaldez 15:00etatik 18:00etara jendaurreko arreta eskaintzen ari da iada Igunea. Ordutegi berri hau goizekoari gehitzen zaio, hain zuzen ere, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara. 

Herritarrei zerbitzu zabalagoa eskaintzea

Hartutako neurri berri honekin, Udalak lehenengo aldiz arratsaldez hartatu ahal izango ditu herritarrak. Goizean eskaintzen den arretari arratsaldekoa gehitu zaionez orain  goizez Udalera gerturatu ezin zirenek arratsaldez egiteko aukera dute. 

Igunean Udalarekin zerikusia duten mota guztietako izapideak burutu ahal izateaz gain edonolako udal informazioa ere eskuratu daiteke. Dena den, egun bizi dugun egoerak baldintzatuta eta osasuna babesteko eta prebentziorako neurriak behartuta, aurretiaz txanda hartu behar da 943 028050 telefonora deituz edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora idatziz. Igunea udaletxeko behe solairuan aurkitzen da, plazapean.