Mende bateko bizitzaren muga pasatako beasaindarren artean aurkitzen da Lucia Dorronsoro Murguiondo. Gaur bezalako egunez jaio zen duela 101 urte Idiazabalgo Jeronimoenean baina haurra zela Beasainera etorri zen bizitzera familiarekin. Gaurkoan Leire Artola alkatearen bisita jaso du eta lore sorta oparitzearekin batera beasaindar guztien izenean zoriondu du. Zorionak Lucia!