Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Udal gobernua

Mikel Plazaola Goiekiko presidente karguan estreinatu da

2021/07/14

Beasaingo Udaleko ordezkari gisa, Aitor Aldasoro ordezkatu du Goierriko Garapen Agentziaren buruzagitzan

Goiekik ekainean egindako Administrazio Kontseiluan, Beasaingo Udaleko zinegotzia den Mikel Plazaola Goiekiko presidente berria izendatu zuten. Honela, urte eta erdian Aitor Aldasorok gauzatu duen karguaren erreleboa hartu du Mikel Plazaolak.  

Mikel Plazaola, beasaindarra 1978an jaioa da. Humanitate eta Enpresa Zientzietan Lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean eta Enpresa Proiektuen Zuzendaritzako Masterrean tituluduna da Mondragon Unibertsitatearen eskutik. 2012 urtetik Tambora Corporation enpresaren bazkide eta Zuzendari Nagusia da. Aurretiaz Merkataritza eta Gerentzia postuetan lan egin du eta Administrazio Publikoan aditua da. 

Goiekiko lehendakari gisa lehen aldiz parte hartu duen ekitaldian, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarekin elkartu dira Goierriko Garapen Agentziaren instalakuntzetan. Bileran izan dira Goiekiko zuzendaritza taldeko arduradunak eta Goierri Valley Elkarteko ordezkariak. 

Bertan, Goiekik aurrera eraman duen Berrabiarazi proiektua eta jasotako emaitzak aipatzeaz gain, Goierri Valley Elkarteko 2021eko kudeaketa planeko erronka nagusiak azaldu dira; Elkarlanerako sarea, lankidetza sarea, ETEa indartzea, ikusgarritasuna eta notorietatea eta balio erantsizko zerbitzuak. Erronka bakoitzak dituen helburuak eta horiek lortzeko martxan dauden ekintzak aztertu dira eta etorkizuneko lan lerro eta eskualdeko industriaren aukeren inguruan hausnartu zuten bileran.  

 

Mikel Plazaola