Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Udal gobernua

Errefuxiatuekiko bere alkartasuna adierazten du Beasaingo Udalak

2017/04/12

Lehendakaritzan irakurritako adierazpen instituzionalarekin bat eginez, Udalak errefuxiatuekiko alkartasuna adieraziz zenbait etxebizitza jarriko ditu harrerarako

Eusko Jaurlaritzan joan den astean irakurritako adierazpenean, euskal instituzioek eta gizarte zibileko erakundeek konpromiso bat “eskatu eta eskaintzen” dute krisi humanitario horri erantzun eraginkor bat emateko, hori guztia “solidaritate, erantzukizun eta legaltasun printzipioari” eutsiz. 

Horretarako, Laguntza Sistema Osagarri bat sortzea proposatu da pertsonei harrera egiteko, lankidetza egituratu baten bitartez, non Eusko Jaurlaritza, Udalak, Foru Aldundiak eta erakunde sozialak lankidetzan arituko diren Espainiako Gobernuarekin, baita bisatu humanitarioen bidea modu adostu eta koordinatu batean bultzatzea ere, instituzio eta erakunde sozial desberdinen artean.

Horretarako eta Beasaingo Udalak dituen baliabideetatik, Aitor Aldasoro alkateak errefuxiatuen harrerarako Udalak dituen etxebizitzak jarri ditu Eusko Jaurlaritzaren eskura. Gerrarengandik ihesi dabiltzanen artean, 2016an bakarrik 5.000 pertsona baino gehiago hil dira Mediterraneoan.

pdf ADIERAZPENA - DECLARACION "Krisi humanitarioa" (1.74 MB)