Erabiltzaileen segurtasuna eta irisgarritasuna hobetzea dute helburu eta Fomentok hartu ditu bere gain
Honela, legegintzaldia hasi aurretik Udal gobernuak tren geltokian atzemandako beharrei konponbidea eman zaie
Aitor Aldasoro alkateak eta Espainiako Gobernuaren ordezkaria den Javier De Andresek Adif-eko Aldirietako kudeatzailearekin batera inauguratu zituzten atzo tren geltokiko irisgarritasuna eta segurtasuna hobetu dituzten lanak.
Lur azpiko pasabiderako bi igogailu, andenaren altuera igotzeko eta led argiak jartzeko lanak egin dira. Horretaz gain zorua zenbait lekutan aldatu da material ez-irristakorragatik. Alkatea denboran lanak luzatu badira ere gustura agertu da lanekin eta gobernuaren ordezkariak egindako lanek erabiltzaileen segurtasuna hobetuko dutela azpimarratu zuen. Lanen kostua 650.638€koa izan da eta Fomentok ordaindu du.
Egungo Udal gobernuak legegintzaldi hau hasi aurretik Madrilen egindako eskarian dute oinarria egindako lanek . Beasaingo tren geltokian irisgarritasuna hobetzeko atzemandako beharrei jarraituz Udal gobernuak bere alderdiak Madrilen duen ordezkaritzaren bidez Fomentoren konpromisoa lortu zuen aipatutako lanak burutzeko.