Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Azpiegiturak eta zerbitzuak

Zaldizurretako bizilagunekin bildu da Udala zaraten aurkako panelak direla eta

2018/07/26

Diputazioko teknikarien azalpenak jasotzeko, Udal agintariak Zaldizurretako bizilagunekin bildu dira zaraten aurkako panelak jartzeko gaiaren inguruan. Aste honetan, Udalak egindako bitartekaritza lanari esker Diputazioko teknikariak beste behin egon dira Beasainen Zaldizurreta kaleko bizilagunen ordezkariei azalpenak ematen. Zaraten aurkako panelak jartzeko ezintasun teknikoak direla eta beste konponbide batzuk aztertzeko konpromisoa hartu du Diputazioak. N1 errepideko eta trenbidetik datozen zaratak gutxitzea da helburua.