Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Azpiegiturak eta zerbitzuak

Trenbide kaleko birmoldaketa lanak ekainaren 24an hasiko dira

2019/06/20

Gernika pasealekuan segurtasuna eta aparkaleku kopurua handituko dituen birmoldaketa lanek aparkalekuetan zenbait aldaketa eragingo dute

Joan Iturralde eta Barrendan plaza bitarteko eremuan fase ezberdinetan aparkalekuak kenduko dira lanak burutzeko

Segurtasuna eta aparkaleku plazak ugaritzea ekarriko duten birmoldaketa lanak datorren astelehenean, San Juan egunean hasiko dira Trenbide kalean. Barrendain plazatik Gernika pasealekuko eremua hartuko dituzte lanek osotasunean, bai aparkalekuak eta baita errepidea. Segurtasuna eta aparkaleku kopurua handitzea dute lanek helburu. Errepidea berritzearekin batera trenbideen aldeko aparkalekuak errepidearen beste aldera pasako dira, honela erabiltzaileei errepidea zeharkatzeko arriskua galaraziko zaie.

Honekin batera, Gernika pasealekuaren aldean dauden aparkalekuen kokapena aldatu egingo da. Orain lerroan uzten diren ibilgailuak aldaketarekin baterian edo zeharka jarriko dira. Honela aparkatzeko espazio gehiago irabaziko da eta plaza kopurua handituko da. Egun, Gernika pasealekuan 97 ibilgailuentzako tokia dago. Proiektuan aurkeztutako birmoldaketarekin 136 plaza egongo dira, 39 plaza gehiago beraz. Horrek esan nahi du portzentajean %40,2 igoko dela aparkalekuen kopurua.

Lanen hasiera eta aparkalekuak kentzea

Lanak egiteko, aldian aldiko, aparkalekuak kendu egin behako dira. Horretarako fase ezberdinetan burutuko dira lanak. Erantsita agertzen den planoan azaltzen da zein aparkaleku eremu joango diren kentzen eta gutxi gorabehera noiz hasiko den.

  1. fasea, ekainaren 24ean, Gorriz adierazita dagoen Gernika pasealekuko espaloiaren aldeko lerroko aparkalekuak eta Trenbide Kalean, Joan Iturralde Kaletik Gernika pasealekuko parkineko sarreraren parera arte daudenak (trenbideak dauden pareta ondokoak).
  2. fasea, gutxi gorabehera uztailaren 19, Orlegiz adierazita dagoena, Gernika Pasealekuko aparkalekuan baterian daudenak.
  3. fasea, gutxi gorabehera urriaren 3, urdinez adierazita. Trenbide Kaleko ilaran falta direnak (Trenbideen aldera daudenak).

Lanak, Otegi Gaztañaga enpresak burutuko ditu, sei hilabeteko iraupena izango dutela espero da eta 500.587,07 euroko prezioan esleitu ziren.

Trenbide kalea Gernika pasealekua copia