Erregai askoz garbiagoa kontsumituko du eta garbiketa prozesua optimizatuko du
Zabor bilketaren zerbitzuan Sasieta Mankomunitateak jasangarritasun eta ingurumenarekiko errespetuan beste urrats bat eman du. Edukiontzien garbiketarako kamio berriaren erosketak, hainbat arlotan hobekuntza nabaria suposatu du. Herritarren bizi kalitatearen eta ongizatearen mesedetan, ibilgailu berriak zerbitzu eraginkorragoa eta jasangarriagoa eskainiko du, eta gutxiago kutsatzen duen erregai garbiagoa erabiltzen du.
Sasieta mankomunitateak erositako edukiontziak garbitzeko kamioi berriaren aurkezpenean mankomunitateko presidentea den Leire Artolak adierazi duenez, “edukiontziak garbitzeko kamioi berriak egungo kamio zaharra ordezkatuko du, 19 urtez lan egin ondoren. Bere helburua kalean dauden edukiontziak barrutik eta kanpotik modu eraginkorragoan garbitzea da, ahalik eta gutxien kutsatuz”. Sasietak baliabide berri honekin bere azpiegituren eta tresneriaren berrikuntzarekin mankomunitateko udalerrietan eskaintzen duen zerbitzua hobetuko du”.
Eraginkortasuna eta ingurumenarekiko errespetua
Kamioi berria GNCz (Gas Natural Konprimitua) propultsatuta dago. Sasietak duen ibilgailuen flotan gasarekin funtzionatzen duen lehena da. Gas natural konprimitua, funtsean, metanoz osatuta dago (ia% 90). Bere abantaila nagusietako bat gasolina edo diesela baino erregai askoz garbiagoa izatea da. Zilindroetan errekuntza egiterakoan, leherketen emaitza ia CO2 (karbono dioxidoa) eta H2O (ura) da. Nitrogeno oxidoen eta kedar-partikulen kopurua ia nulua da. Erregai gisa GNC erabiltzen duten ibilgailu moderno guztiek bezalaxe DGTren Eco etiketa darama.
Edukiontzien garbiketa hobea
Edukiontzien garbiketa lehendabizi barrutik eta gero kanpotik egiten da. Garbiketa denborak programagarriak dira, edukiontzien garbiketa optimizatzeko eta hobetzeko. Barne-garbiketa robot baten bidez egiten da. Ponpa batek ura bultzatzen du, gehienez 84 litro minutuko emariarekin eta gehienez 180 bar-eko presioarekin garbiketa ezin hobea lortzeko. Kanpoko garbiketa barra finkoekin egiten da.
Ekipoak aire zabalean erabiltzen diren makinen soinu-emisioei buruzko 2000/14/EE Europako Zuzentaraua betetzen du. Gehieneko potentzia akustikoaren (106 dB) markaketa dauka, dagokion CE ziurtagiriarekin ziurtatua.
Kamioia Resa Guipuzcoana S.A.ri erosi zaio, lehiaketa publiko baten ondoren, eta kostua 302.487,90 eurokoa izan da.
Argazkiak: J.U.