Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Azpiegiturak eta zerbitzuak

Igartza zelaian egindako hobekuntzak kalitatezko zerbitzua eskainiko die erabiltzaileei

2022/09/22

 Belar artifiziala aldatzeko lana amaituta asteburu honetan estreinatuko dute zelai berria Beasain KEko gaztetxoek 

Futbol zelaiaren eraberritzearekin instalazio honek zituen gabeziei konponbidea eman zaie

Itxura berria estreinatuko du datorren asteburuan Igartza Udal Futbol Zelaiak. Beasain Kirol Elkarteko gaztetxoen taldeek amaitu berri den belar aldaketari esker, zelai berrian jokatuko diren lehen partidak jokatuko dituzte. Hori dela eta, gaur aurkeztu dute jarri den belar berria Leire Artola alkateak, Adur Ugartemendia Lurraldea saileko buruak, Beasain KEko Kepa Lasa presidenteak eta lanak burutu dituzten arduradunek. 

Udal arduradunen asmo eta eginkizunen ardatzetako bat mantenu lanen arloa da, alegia, udal azpiegitura eta instalazioei dagozkien baliabideak baldintza eta egoera aproposean edukitzea kalitatezko zerbitzua eskaintzeko herritarren beharrei begira. 

Honela bada alkatearen esanetan, kirol zerbitzuen kalitatearen eskaintzan, Igartza futbol zelaiaren eraberritzearekin beste urrats bat eman da instalazio honek zituen gabeziei konponbidea emateko. 2002an estreinatu zenetik badira 20 urte esku hartze garrantzitsurik egin ez dela. Belar artifizialaren erabilgarritasuna eta bizi-iraupen egokia amaitu zela badira urteak eta honen aldaketa presazkoa da. Zelaiaren erabilera ere handitu da, bertan Beasain Kirol Elkarteko oinarriko taldeez gain, Goierri Gorriko neskak eta Caribeños softball taldeak ere erabiltzen dutelako.

Egoera kaxkarra eta duen erabilpen anitza kontutan izanik, Udalak presazkotzat izendatu zituen hobekuntza lanak. Belarra ordezkatzeaz gain, zelaiaren azalera handitu da, ateak eta ordezkoen aulki berriak jarri dira eta baita ureztatze sistema eta drenajea ere; argi-dorreak mugitu dira zelaiaren dimentsioa aprobetxatuz eta argiterian hobekuntzak egin dira. Segurtasuna hobetzeko harmailetako baranda aldatu, sareak indartu eta sarrera langa berria kokatuko dira. 

Igartza Futbol Zelaiko belar artifiziala aldatzeko lanak Obras y Pavimentos especiales S.A. enpresak burutu ditu eta lanen kostua 499.717,52 eurokoa izan da.