Abenduaren 16 eta 17an burutuko den Beasaingo Motor Asteburuko ekintzek eta Erauskin auzoko III. igoerak, trafikoan eta aparkalekuetan eragina izango dutela ohartarazi nahi du Udaltzaingoak
Abenduaren 17an, 9:00etatik 14:00etara, Beasaingo Motor Asteburuaren barruan dagoen Erauskin auzoko III. igoera rally proba burutuko da ondorengo ibilbide honekin: Erauskin plaza, Erauskin kalea, Beasainmendi auzoa.
Probak irauten duen bitartean, herriko hainbat kale eta aparkalekuetan trafiko murrizketak gertatuko dira.
J.M. Iturriotz kalean eta Esteban Lasa kaleetan filtroak jarriko dira zirkuitu eremutik kanpo bizi direnei pasoa errazteko.
San Inazio kalea eta Erauskin plazako bidegurutzean trafikoa erabat etenda egongo da. Ondorioz, Oriamendi kalerantz joatea galarazita egongo da.
San Inazio kalean, Esteban Lasa kalean 1etik 7ra eta 2a-2b-2c atariak eta Andre Mari kalean 1etik 13ra bizi direnek, Andre Mari kaletik Igartetxe kalerantz joan ahal izango dute. Maniobra hau segurtasunez egiteko bai seinaleei baita trafikoa zuzentzeko egongo diren antolatzaileei kasu egitea eskatzen dugu.
Oriamendi kalean, Erauskin plazatik Nekolalde kaleko bidegurutzeraino bizi direnek, proba amaitu arte sartzerik ez dute izango.
Erauskin plazatik Igartza Oleta kalerantz doazenak Joan Iturralde eta Trenbide kaletik zirkulatu beharko dute.
Probak irauten duen bitartean, Nafarroa etorbidea 1etik 25era bitartean dauden garajeetako erabiltzaileek irteera eta sarrera Barrendain plazatik izango dute.
Aparkalekuak
Datorren ostiralean, hilak 15, 9:00etatik aurrera, Erauskin plazan eta Erauskin kale osoan aparkatzea debekatuta egongo da. Igandean Erauskin auzoko III. igoera ospatuko da eta beharrezkoak diren prestaketak egin behar dira. Behar den tokia aurrez seinalizatuko da eta jarriko diren seinaleei kasu egitea eskatzen da.
Era berean, goizeko 11:00etarako Gipuzkoa plazako barruko aparkalekua erabat hustuta geratu behar da, Beasaingo Motor Asteburuko ekintzen beharretarako.
Sortuko diren eragozpenak ulertuko direla espero da.