Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Mugikortasuna eta trafikoa

Barrendain plazan eta inguruetan trafiko aldaketak abenduaren 1etik aurrera

2020/11/27

Datorren asteartea, abenduaren 1a, Barrendain plazan eta inguruetako kaleetan hainbat trafiko aldaketa martxan jarriko dira. Udal gobernuak legealdi honetako agintealdi planean aurre ikusi bezala, trafiko azterketek utzitako emaitzak kontutan izanik, udalerrian dauden puntu beltzei konponbidea emateko ekimenak abian jartzeko konpromisoa agertu zuen. Herriko gune ezberdinetan eta auzoetan hobekuntzak egiteko xedearen baitan hartutako erabaki honekin, herritarren beharrei egokitutako Beasain atseginago, erosoago, irisgarriago eta finean seguruago eta bizigarriagoa eraikitzen jarraitu nahi da. 

Trafikoari dagokionez puntu beltz nabarmenena Barrendain plazako biribilgunea da. Hor biltzen dira udalerria zeharkatzen duten errepide nagusiak, bide gorria eta oinezkoen etorbidea. Hargatik ibilgailuen, pertsonen eta bidegorria erabiltzen duten gurpildun ibilgailuetako erabiltzaileen (txirrinduak, patineteak, ...) gurutzebidea da trafiko handia jasaten duena. Arrisku handiko gunea da pertsonentzat, ondorioz hainbat aldaketa egingo dira bai Barrendan plazan zein inguruetan ibilgailuen jarioa murrizteko puntu honetan. Kostu urriko aldaketa hauek behinik behingoak izango dira proba moduan, zein eragin duten ikusteko.   

Aldaketak konkretuki hauek dira:

  • Barrendain Plazan erreil bat itxi egingo da, Nafarroa Etorbidetik - Trenbide kalerako noranzkoan.
  • Garmendia Otaola kalean, Oriamendi Kalea eta Nafarroa Etorbidea bitartean, norazko bakarra izango da, gorunzkoa.
  • Mendeurren Etorbidea Kalea, Nafarroa Etorbidea eta Nabarro Larreategi Kale bitartean, norazkoa aldatu egingo da.
  • Nafarroa Etorbidea bukaeran, Zapatari Kalearekin bidegurutzean,ezkerretara biratzea debekatu egingo da.
  • Jarritako seinaleei kasu egitea eskatzen da.

Barrendain trafikoa 2Barrendain Plazan erreil bat itxi egingo da, Nafarroa Etorbidetik - Trenbide kalerako noranzkoan

Barrendain trafikoa 2Garmendia Otaola kalean, Oriamendi Kalea eta Nafarroa Etorbidea bitartean, norazko bakarra izango da, gorunzkoa

mendeurren trenbide trafikoaMendeurren Etorbidea Kalea, Nafarroa Etorbidea eta Nabarro Larreategi Kale bitartean, norazkoa aldatu egingo da.

Zapatari trenbide trafikoaZapatari Kalearen bidegurutzean, ezkerretara biratzea debekatu egingo da

 

Barrendain trafikoa aldaketa