Jai eta ospakizun egun hauetan udaletik kontuan eduki behar diren gomendioak, ohartarazpenak eta beste hainbat jakinarazpen zabaldu nahi dira
Datorren ostiralean hasiko dira 2022ko Loinatz jaiak. Herrian hainbat aldaketa emango dira zenbait arlotan. Herritarren hobe beharrez eta jai giroan pasako diren egun hauetan guztia normaltasunez burutu dadin, ondorengo oharrak kontuan hartzeko eskaera egin da Udaltzaingotik.
TAO zerbitzua: Maiatzak 28, 30, 31 eta ekainak 4an TAO zerbitzurik ez da izango. Gipuzkoa plazako aparkalekua bertan behera geratu da “barrakak” jarri baitira.
Aparkalekuak: ibilgailuak jai hauetan aparkatzeko guneak, Bernedoeneako aparkalekua eta egun hauetarako gogo onez utzi dituzten, Senpereko Merkatal Zentroa eta Renfeko nasan dagoen aparkalekua erabil daitezke.
Lapurretak: Diru-zorro eta sakelako telefonoen ebasketak eta lapurretak jaietan kopuruz gora egiten dutenez, bai herritar baita bisitan etorriko direnei ere jakinarazi nahi zaie, kontu handiz eta arretaz ibiltzeko. Bereziki tabernetan eta jende multzo handia dagoen tokietan gertatzen dira ebasketak.
Honen aurrean, Beasaingo Udaltzaingoa eta Ertzaintza bat eginik, aholku batzuk eman nahi dituzte gogoan izateko:
- Poltsak ondo itxita eta aurrealdean eramatea eta begi-bistan.
- Diru-zorroak eta sakelako telefonoak aurreko poltsikoetan eramatea.
- Zerbait susmagarria nabarituz gero, Ertzaintza edo Udaltzaingora jotzea eskatzen da.
Trafikoan aldaketak: ondorengo egun eta ordu hauetan trafikoa etenda geldituko da eta Osasun Zentroko herrirako sarbidea ere itxita ondorengo eta ordu hauetan:
Erdigunea itxita:
Oinezkoentzako gunea. Beraz, ibilgailuen trafikorako itxita, baimenduentzako izan ezik.
Zaldizurreta kaleko bidegurutzea Ordiziarantz itxita:
- Maiatzaren 27an : 18:00etatik hurrengo goizalderarte.
- Maiatzaren 28an: 18:00etatik hurrengo goizalderarte.
- Maiatzaren 29an: 17:00etatik hurrengo goizaldera arte.
- Maiatzaren 30ean: 13:00etatik 15:30era eta 18:00etatik hurrengo goizalderarte.
- Ekainaren 3an: 19:00etatik hurrengo goizalderarte.
- Ekainaren 4ean: 11:00etatik goizalderarte
- Ekainak 5ean: 17:00etatik 22:00etara
Lehergaiak:
Lehergaiak bide publikoan botatzea debekatuta dago.
Lehergaien salmenta ibiltaria erabat debekatuta dago.
Lehergaiak erosteko baimendutako establezimendu berezian erosi behar dira eta ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:
- CE marka dutenak (etxean egindakoak ez).
- Establezimenduak EAEko Gobernuaren Ordezkariaren baimena leku agerian ikusgai eduki beharko du.
- Etiketak gutxienekoak bete beharko ditu.
- Jendeak eros dezakeen material piroteknikoa. I, II eta III kategoriak.
- Adin mugak: 12, 16 eta 18 urte.
Ondorioz, saltzaileek goian aipatutako baldintza guztiak bete beharko dituzte. Eta baldintzak betetzen ez dituzten salmenta-postuei, debekatutako su-gaia kendu egingo zaie, aplika dakizkiekeen zigorren kalterik gabe.
Era berean, gune publikoetan botatzen diren lehergaiak atzemango dira eta dagokion arau-hauste akta jasoko da.
Udaltzainek eta gainerako Aginte-Agenteek izango dute aipatutakoa betetzeko ardura.
Udaltzaingoaren ordutegia:
Aurtengo festatan Udaltzaingoak bere ordutegia zabalduko du.
Maiatzaren 27,28 eta baita ekainaren 3 eta 4, bi asteburuak alegia, zerbitzua 24 ordukoa izango da.
Zeregin nagusiena ordutegi horretan eraso sexualak, borrokak eta antzeko ekintzak saihestea izango delarik.