Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Bestelakoak

Merkataritzaren hizkuntza paisaia euskalduna izatea bermatu nahi du Udalak

2017/12/14

Eguberri garaian dendetan hizkuntza paisaia euskalduna izatea bermatu nahi du Udalak merkealdietako kartelak euskaraz izateko

Herriko merkatarien salmententzat garai garrantzitsua dela aprobetxatuz egingo du kanpaina hau Udalak eta hori indartu asmoz ekintza ezberdinez osatutako egitarau berezia antolatu da

Eguberri garaia eta merkealdia gainean denez, Beasaingo Udalak garai honetan ere  herriko dendetan hizkuntza paisaia euskalduna izatea bermatu nahi du. Euskararen presentzia areagotu eta bermatzeko helburuarekin, bai Eguberri eta bai ondorengo merkealdi garaiko kartelak banatuko ditu herriko merkatarien artean.  Bestalde, osagarri moduan merkatarientzat lagungarri izan daitekeen hiztegia ere banatu du.

 Herriko merkatariekin bat eginez eta bertako merkataritzaren sustapenean jarraituz, Eguberri hauetan egitarau berezia antolatu da ekintza desberdinekin. Abenduaren 26, 27 eta 28an burutuko dira ekintza guztiak.

Abenduak 28 eta 29an

  • Txutxu trena, Loinazko San Martin plaza azpitik atera eta herrian zehar ibiliko da. 11:00-13:30 eta 16:30-20:00

Abenduak 26

  • Haurrentzako puzgarriak,Gernika pasealekuko frontoian, 11:30-14:00 eta 16:30-19:30
  • Kontzertua:THE UPPER ROOM  taldea (gospel), Igartzako jauregian, 20:00

Abenduak 27

  • Antzerkia: Goazen 4.0, Usurbe Antzokian, 17:00 eta 19:30

Abenduak 28

  • Umeentzako tailerrak, Igartzako jauregian, 11:00-13:00 (adina: 5urtetik aurrera)
  • Tor magoa, Igartzako jauregian, 17:30