Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Bestelakoak

Ekainerarte luzatuko dira II. Trans zikloko ekitaldiak

2018/04/10

Bigarren urtez Beasaingo Udalak herriko eragileekin batera kolektibo honen errealitatea ikustarazteko ekitaldi sorta antolatu du

Ostiral honetan emango zaio hasiera zikloari eta ekaina bitartean bost ekitaldi izango dira guztira

Beasaingo Udal gobernuak pertsonak eta hauen ongizatea oinarri eta ardatz hartuta jarraitzen du bere eguneroko eginkizunean. Ongizatea eremu eta kolektibo guztietara zabalduz genero aniztasunaren egungo errealitateari erreparatzea ere udal erakundearen ardura bada eta hori horrela Trans zikloaren bigarren edizioa aurkeztu da gaur.

Aurkezpenean Aitor Aldasoro Beasaingo alkateak azpimarratu du “pertsonak helburu hartuta, trans kolektiboaren errealitatea eta egoera ikustarazi eta honen aldeko sentsibilizazioan eta aitortzan pauso bat gehiago eman nahi da, elkarrekiko errespetuzko harremanak sustatu eta genero edo sexuzko diskriminazio mota guztiak albo batera uztea beharrezkoa da”. Berarekin batera aurkezpenean Ekaitz Goikoetxea antolakuntzako partaidea izan da egitarauaren xehetasunak aletzen Goierriko Zubia elkarteko ordezkariekin batera. 

Egitarauari hasiera emango dion ekitaldia datorren ostiralean burutuko da. German Urteagak hitzaldia eskainiko du Igartzako jauregian “Trans munduari buruz” arratsaldeko 19:00etan. Honen ondotik apirilaren 24 eta 26an dokumental emanaldia eta solasaldia izango dira herritarrentzat eta ondoren ikastetxeentzat. Maiatzaren 16 eta 17an bina hitzaldi eskainiko dira ikastetxeetan Trans munduari buruz eta ekainean aldiz 15ean bertso saioa izango da Igartzako jauregian Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Maider Arregi eta German Urteagarekin Ekaitz Goikoetxea gai jartzaile lanetan eta azkenik zikloari amaiera emateko ekainaren 29an Anarik musika kontzertua eskainiko du Igartzako jauregian.

  pdf Ikus egitarau osoa (262 KB)