Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Bestelakoak

Azaroaren 25a, emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

2018/11/23

Udalak emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko egunaren harira, indarkeria mota honen aurka borrokan jarraitzeko bere konpromisoa berretsi du eta EUDEL Udalen elkarteak kaleratutako adierazpen instituzionalarekin bat egiten du

Azaroaren 25a, emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna dela eta Beasaingo Udalak indarkeria mota honen larritasuna agerian utzi nahi izan du beste behin eta honen aurka beharrezkoak diren neurriak hartzeko eta baliabideak jartzeko konpromisoa berretsi nahi du.

Gizarte osoa arazo honetaz jabetzea,, sentsibilizatzea eta beharrezkoa denez konponbidea ematen jarraitzeko esparru guztietan esku-hartzea ezinbestekoa da eta horretarako, prebentzioa, detekzioa, arreta, babesa, koordinazioa, justizia eta erreparazioa bideratuko duten jarduerak planteatzen jarraituko dutela azpimarratu du.

 Bide batez, Beasaingo Udalak, Eudelek kaleratutako adierazpen instituzionalarekin bat egiten du. Udaletan plan eta neurri estrukturalak hedatzen eta hobetzen jarraitzeko konpromisoarekin eta indar politiko guztien eta erakundeen arteko elkarlanaren bitartez emakumeen aurkako indarkeria gizartetik desagerrarazten aurrera egiteko.

Azkenik, Udalak azaroaren 25aren inguruan antolatutako ekitaldietan parte hartzeko gonbitea luzatzen die herritar guztie:

Azaroak 23, hitzaldia udaletxeko Batzar Aretoan, "Las 1001 formas de violencia a las mujeres en el oriente próximo" Nazanin Armanian (Asmube)

Azaroak 25, elkarretaratzea Zubimuzu plazan 13:00etan