Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Bestelakoak

"Singular Dendak" kalitate zigilua jaso dute Ys Harriak eta Osagarriak eta Yañez bitxi-dendak

2018/11/29

Donostian burutu den ekitaldian Beasaingo bi establezimendu hauek merkataritzaren profesionalizazioa, bereizketa eta posizionamendu ona aurkitzea helburu duen kalitate ziurtagiria jaso dute gaur

Beasaingo Udalak Gipuzkoako Merkatarien Federazioa eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean tokiko merkataritza sustatzeko eta indartzeko abian jarri zuen egitasmoa da Singular Dendak ziurtagiria.

Ziurtagiri edo zigilu hau jaso duten bi establezimendu beasaindarrak Ys harriak eta osagarriak denda eta Yañez bitxi-denda izan dira. Erakusleihoetan gaurtik aurrera adierazgarri hau jarriko duten bi denda beasaindar hauek profesionalizazoa, bereizketa eta posizionamendu onaren ezaugarriak betetzen dituztela ziurtatuko dute.

Zigilu hau lortzeko lehenik eta behin denda bakoitzari bere ahulguneak eta indarguneak neurtu zaizkio lau atal hauetan oinarrituta; bezeroari eskaintzen zaion arreta, produktua, salmenta puntua eta komunikazioa. Ondoren establezimendu bakoitzari ekintza plan bat ezarri zaio aholkularitza pertsonalizatuarekin eta hau ezartzeko formazio saioetan parte hartu dute. Hau egin eta gero denda bakoitzari  ebaluazioa egin zaio Singular Dendak bereizgarria jaso ahal izateko.

Urtero establezimendu bakoitzari jarraipena egingo zaio, hobekuntza etengabea izan dadin.

Beasaingo Udalak Singular Dendak zigilua, tokiko merkataritza eta ekonomia sustatzeko helburuarekin, babesten eta laguntzen duen egitasmoetako bat da.