Gizarte elkarteen lana erakusteko kanpainak “HEDATUZ” du izena eta gizarte elkarteen bisibilizazioa film laburrak emango dituzte udaletxeko Batzar aretoan ostiral honetan hilak 19, 18:30ean
Gizarte laburmetrai hauek Bideak Zabalduz eta berdintasun tailer ezberdinetan landuak izan dira, hauek AGISAS, Gipuzkoako Gizarte Integratzaile eta Animatzaile Soziokulturalen Elkarteak kudeatu ditu
Beasaingo Udalak, ongizate sailaren bitartez aurkeztu du ostiral honetan eskainiko den film laburren emanaldirako gonbidapena. Film hauek, hainbat gizarte elkartek euren beharrak islatzen dituzte eta pertsonen heziketa eta gizarteratze prozesuak nola landu dituzten jakinaraztea dute helburu nagusia. Asmo honekin bat eginez, udalak herritarrei dei egiten die ekitaldi honetara gerturatu daitezen datorren ostiralean hilak 19 arratsaldeko 18:30ean udaletxeko batzar aretora.
BIZIBIDE (Gipuzkoako Fibromialgia eta Neke Kroniko Sindromearen Elkartea), BIHOTZEZ (Kardiopatiak dituzten haurren familien elkartea), AGIAC (Gipuzkoako Antikoagulatu Elkartea) eta AGISAS (Gipuzkoako gizarte integratzaile eta gizarte eta kultura animatzaileen elkartea) elkarteek, Zarauzko eta Donostiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, eta Kutxabak eta Caixabank erakundeen babesarekin “HEDATUZ, gizarte elkarteen bisibilizazio” ekimena antolatu dute.
Ekimena gizarte egitasmo ezberdinen lana zabaltzean datza, eta honen helburua Gipuzkoan lan egiten duten elkarteen gizarteratzea bultzatzea da. Proiektua osatzeko, elkarte bakoitzak hainbat tailer antolatu zituzten 2018an zehar, eta, bertan, euren beharrak islatzen dituzten hainbat laburmetraia grabatu eta ikus entzunezko proiektu sortu dituzte. Elkarteek laburmetraia hauen mezuak eta gidoiak landu dituzte eta antolatutako ekintzetan, grabaketak egiteaz gain, pertsonen heziketa eta gizarteratze prozesuak ere landu dira.
Guztira, bost laburmetraia sortu dituzte: BIZIBIDE elkarteak “El Vuelo de lasMariposas” izenekoa, BIHOTZEZ elkarteak “Tocados por el corazón” eta “ReportajeBIHOTZEZ” (Alazne Etxeberriaren kolaborazioarekin), eta AGIAC elkarteak“Inténtalo, todo es posible” eta “Reportaje AGIAC” (Oscar Terolen kolaborazioarekin). Honez gain, AGISAS elkarteak antolatutako berdintasun tailerretan, “La Familia Lo Primero” laburmetraia grabatu zuen eta, bertan, familia barruan sortutako indarkeria egoerak aztertu dira. Hau ere proiektatuko da HEDATUZ ekimenean. Laburmetraien edizioan azpitituluak euskaraz izango dira eta gorrentzako keinuen hizkuntzak gehitu dira.
Era berean, antolakuntzatik jakinarazi dute ezinbestekoa dela kolonia, krema, lozio edo bestelakorik ez eramatea, kalte larria eragiten dietelako sentsibilitate anizkoitza duten pertsonei.