Koronabirus -CODE19- birusak sortutako ezagutzen dugun egoera dela eta, Beasaingo udal agendan datozen bi astetarako programatutako ekitaldi guztiak bertan behera geratzen dira behinik behin, baita martxoaren 29an Igartza Musika Beka irabazleek eskaini behar zuten kontzertua Igartzan. Egoera aldakor honek eta agintari eskudunek horren baitan emango dituzten gomendio edo erabakien arabera jakinaraziko dira berri gehiago.
Beasaingo Udalak lasaitasunerako deia helarazi nahi die herritarrei. Hartutako babes-neurriak aldi bereko kutsadura masiboa geldiarazteko dira. Zentzu eta arduraz jokatzea eskatzen da osasun agintariek emandako gomendioak jarraituz.
Erlazionatutako albisteak