Oporraldiko atsedenaren ondoren bertako produktuen azoka berezia itzuli da. Hil honetako azoka irailaren 5ean izango da.
Udako produktu ugari izango dituzte salgai baserritarrek, besteak beste, tomateak, lekak, kuiatxoak, piperrak eta alberjiniak. Hauez gain, Loinazko San Martin plazara gerturatzen direnek produktu hauek erosteko aukera ere izango dute: eztia, barazkiak, loreak, txerrikia, haziak, ogia, gozoak eta gazta.
Bestalde, azokara gerturatzen direnei hilero legez erosketak egiteko azokako poltsa eta bertan erosi daitezken produktuekin sukaldatzeko errezeta liburuska banatuko zaie.
Larunbat honetako ordutegia hau izango da:
10:00 Bertako produktuen azokaren hasiera.
13:30 Azokako produktuez osatutako 2 saskiren zozketa azokan erosketak egindakoen artean.
14:00 Bertako produktuen azokaren amaiera.
Hileko lehen larunbateko azoka berezia duela ia hiru urte pasatxo Udal gobernuak martxan jarritako egitasmoa da eta honen helburua, bertako ekoizleen eta baserritarren lana balioan jartzea eta garaian garaiko produktuen kontsumoa areagotzea ez ezik, kontsumitzaileak azokara erakartzea ere bada.