Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Bestelakoak

Goierrin indarkeri matxistaik ez! lehiaketako sariak banatu dira

2020/12/23

Parte hartu zuten beasaindarretatik hiruk jaso zuten saria eta orotara aurkeztutako 60 lanetatik, 36 Beasaindik aurkeztu ziren 

Lehiaketaren gaia  COVID-19aren pandemia eta emakumeen aurkako indarkeria izan da. Azaroan zehar jarri zen martxan lehiaketa, eta hasiera lanak tantaka erori baziren ere, azkeneko bi egunetan zaparrada mardula etorri zen.

Epaimahia osatu duten eragileak honako hauek izan dira: Asmube elkartea, Ordiziko talde feminista, Legorretako gizarte langilea, Tolosako berdintasun teknikaria eta Goierri telebistako kide bat.

Baloratzerakoan gehien bat transmititzen zen mezua hartu da aintzakotzat, honek gaiarekin harremana izatea, transmititzen zuen jarrera positiboa, topikoetan ez erortzea, ongi ulertzea eta baita eraikitzailea  izatea ere.

1. saria

Beasaingo Andramendi Ikastolako “Goierri ere indarkeria matxistaren aurka” lanarentzat (200€ko bonoa).

2. saria

Lazkaoko  Naiara Mujikaren “atzera begirada” lana (150€ko bonoa).

3. saria

Beasaingo Andramendi Ikastolako “Gu edo ondoko bizilaguna” lanarentzat. (Goierriko komertzio txikietan gastatzeko 100€ko bonoa)

lehiaketa sari emate

Aipamen bereziak

Herri sustatzaileetako aipamen berezietako bakoitzari 50€ko bonoa eman zaio.

  • Zaldibia: “Indarkeria matxista eta C19” izenekoarentzat da. Oianguren institutua.
  • Ordizia: “Ikustezinak” lanarentzat, egilea Maider Agirre.
  • Legorreta: Ugaro ikastetxeari.
  • Beasain: Murumendi ikastetxeko “Talde sekretua” eta “Murumendin indarkeriarik ez!” lanak.

lehiaketa sari emate 3

Albiste erlazionatua