Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Bestelakoak

Udalak txakurren gorotzak jasotzeko zaintza areagotuko du

2021/02/15

Arazo honen gaineko kexa kopurua handitu da eta txakurrak lotuta eramateko derrigortasuna gogoraraziko du udaltzaingoak  

Herritarren arteko bizikidetza eta udalerri atsegin, txukun, eroso eta bizigarria izateko helburuari jarraiki, hainbat esparrutan eragitea du helburu Beasaingo Udalak. Hori horrela hainbat txakur-jabeen jokabide okerra zuzendu eta gizalegez jokatzeko, datorren astetik aurrera udaltzaingoak txakurren gorotzak jasotzeko zaintza areagotuko du. 

Badira udalerriko hainbat toki jakin non txakurren gorotzak jasotzen ez diren. Horrek garbitasun eta bizikidetza arazoak sortu ditu bereziki azken boladan. Udaltzaingoak burutuko duen zaintza bereziaren bitartez txakurren jabeak bide publikotik bere animalien gorotzak batzearen garrantziaz kontzientziatzea da. 

Beasaingo Udalak animaliak edukitzeko eta babesteko daukan udal ordenantza arautzailearen arabera, arau-hausteak zigortzeko isunak ezarrita dauzka eta horren baitan aipatzen diren kopuruen araberako isunak jarri daitezke.

Txakurrak lotuta eraman beharra

Txakurrak lotuta eramateko derrigortasuna ere adierazita dago aipatutako udal ordenantzan. Txakurrak hirigunean aske uzteko leku aproposak txakur parkeak dira. Horiek, Ezkiaga auzoan, Urbieta etxearen atzean, Zaldizurretako biribilgunean eta Igartzako Monumentu Multzoan daude. Barruan aske jolas egin dezatan askatu ahal dira, baina barruan ere uzten dituzten gorotzak jaso egin behar dira. 
Txakur parke bakoitzean, bertan bete behar diren arauen zerrenda jarrita dago. Lanketa honen helburua txakur-jabeak kontzientziatzea da, animalien eta pertsonen arteko elkarbizitza hobeagoa izan dadin eragiteko.        

Txakurrak kanpaina 18