Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Bestelakoak

Haur eta gazteen diagnostikoaren emaitzak aurkeztuko ditu Udalak

2021/06/14

2021eko Udal aurrekontuetan aurreikusi zen moduan, Beasaingo haur eta nerabeen zaletasun eta beharren diagnostikoa burutu du Udalak zein ekimen eta programa gauzatu behar diren jakiteko

Beasaingo Udalak burutu duen herriko haur eta nerabeen diagnostikoaren ondorioak ezagutu eta herritarren aurrean aurkeztu eta iritziak jasotzeko ekitaldia burutuko du bihar. Honela, jardunaldi honen xedea, diagnostikoa osatu eta sozializatu ondoren, lehen faseari amaiera eman eta haur eta nerabeei zuzendutako politikaren oinarrientzako programak eta ekimenak finkatzea litzateke. Udal gobernuak 2021eko Udal aurrekontuetan hartutako konpromisoa betetzen du honela.

Beasaingo 7 eta 18 urte arteko haur, nerabe eta gazteei zuzendutako zerbitzu eta programak baloratzea helburu zuen diagnostikoa osatzeko prozesua otsailean abiatu zen. Helburu nagusiak aztertzeaz gain, nerabeen aisialdiaz, kirol edo kultur ohiturez, euskararen erabileraz, edota eguneroko beharrez ere hainbat informazio bildu da bertan.

Diagnostikoa osatzeko ikerketa metodologia ezberdinak erabili dira, datuen bilketa, galdetegiak, talde elkarrizketak eta tailerra esate baterako. Bere osaketan hainbat agentek parte hartu dute, hala nola, guraso elkarteek, udal ordezkari politikoek, udal teknikariek, herriko elkarteetako hainbat ordezkarik, eta nola ez, beasaindar nerabe eta gazteek.

Azterketa prozesuaren nondik norakoak ezagutzera emateko eta atera diren ondorioak herritarrekin batera baloratzeko jardunaldia egingo da bihar, ekainak 15, arratsaldeko 18:00etan Igartzako jauregian. Jardunaldi irekia izango bada ere, izena ematea beharrezkoa izango da udaleko 688768608 telefonora deituz edo Internetez helbide honetan