Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Bestelakoak

Beasainen Atzegizale izpiritua indartzen

2021/11/22

Beasaingo Udalak bat egin du Atzegiren sentsibilizazio kanpainarekin eta adimen desgaitasuna duten pertsonekiko jarrera positiboa erakusten duten pertsonak nabarmendu ditu

Beasaingo Udalak gizarte arloko elkarteekin mantentzen duen elkarlanaren barruan Atzegi elkartearekin adimen urritasuna duten pertsonen ongizatea eta bizi kalitatearen alde egiteko sentsibilizazio kanpaina berria iragartzeko agerraldian parte hartu du.

Beasaingo Atzegizale eta adimen desgaitasuna duten pertsonen familiekin batera udaletxean egin duten aurkezpenean kanpainaren berri eman dute. Horrezaz gain, datorren abenduaren 20an, Atzegik 60garren urteurrena ospatuko du Donostiako Kursaal aretoan osasun egoera zela eta iaz ospatu ezin izan zena. 

“Geroz eta gehiago gara eta nonahi gaude” lelopean, duela 20 urte sortu zen Atzegizale boluntarioaren figura balioan jarri da funtsezkoa baita adimen desgaitasuna duten pertsonen bizitzan. Hori horrela, Malu Valles ongizate arloko zinegotziak, balioan jarri du Atzegizale direnen papera eta lana, izan ere adimen urritasuna duten pertsonen bizi kalitatea hobetzeko, aisialdiaren bidez gizartean parte hartzea bait da helburu nagusia. 

Beasaingo zein Gipuzkoako Atzegiko arduradunen hitzetan, Atzegizale diren pertsona asko daude, baina oraindik ez dakite: zenbaitek uste dute boluntarioa izatea edo Atzegiko jardueretan parte hartzea dela, baina ez du zertan hala izan. Kontzeptua ulertzen laguntzeko, sentsibilizazio-kanpainaren barruan hainbat material sortu dira; kartelak, bideoak, esperientzia pilulak, eta abar. Material horiek www.atzegi.eus webgunean sortu den “Atzegizale Txoko” berrian aurki daitezke.  

Atzegiren datu orokorrak Goierriko bailaran

86 familia daude eta 102 dira adimen desgaitasuna duten pertsonak. Bestalde 92 kolaboratzaileko sarea dago eta 632 Atzegizale. Elkartearen oinarria 826 pertsonek osatzen dute.

Atzegizale 20211119 17