Baratxuri freskoa izango da barazkien artean produktu berria
Urtarrilaren 8an izango da 2022ko bertako produktuen lehen azoka Loinazko San Martin plaza azpian eta urte sasoi honi dagozkion neguko barazkiak izango dira protagonista. Horien artean azalorea, brokolia, azelga, aza, romaneskua, aza gorria, espinaka, kale aza eta pak choia. Bestalde, nobedade gisa baratxuri freskoa izango dugu.
Barazkiez gain, beste produktu batzuk saltzen dituzten postuak izango dira: eztia, ogia, loreak eta landareak, tartak eta gailetak, gazta eta haziak. Beraz, poltsa bete produktuz etxera joateko moduko azoka izango da. Horrezaz gain, artisau erara egindako poltsak, lepokoak, umeentzako adur-zapiak eta abar saltzen dituen postua ere izango da.
Egun horretako egitaraua hau izango da:
- 10:00 Bertako produktuen azokaren hasiera.
- 13:30 Azokako produktuez osatutako 2 saskiren zozketa azokan erosketak egindakoen artean. Bestalde, Igartzan bisita gidatua egiteko 2 sarrera ere emango dira saski bakoitzarekin batera.
- 14:00 Bertako produktuen azokaren amaiera.
Bertakoa eta garaian garaikoa bultzatzea
Hileko lehen larunbateko azoka berezia duela ia lau urte pasatxo Udal gobernuak martxan jarritako egitasmoa da eta honen helburua, bertako ekoizleen eta baserritarren lana balioan jartzea eta garaian garaiko produktuen kontsumoa areagotzea ez ezik, kontsumitzaileak azokara erakartzea ere bada. Horretarako azoka dinamizatzeko ekintza ezberdinez osatutako egitaraua antolatzen da hilero.