Loreekin apainketak egiten erakutsiko dute Hazioa loradendako arduradunek larunbat honetan
Martxoaren 5ean burutuko den hilabete honetako azokarekin, ekitaldi hau dinamizatzeko eta publikoa erakartzeko sortutako jardueretako bat berriro martxan jarriko da. Izan ere, COVID-19aren eraginez, hileko lehen larunbatean bertako produktuen azoka berezian egiten ziren hileroko tailerrak bertan behera geratu ziren. Beraz, datorren larunbatetik aurrera ekimen hau berreskuratuz, Hazia loradendak loreekin apainketak egiten irakasteko tailerra eskainiko du.
Bestalde, Loinazko San Martin plaza azpian neguko barazkiak izango dira protagonista: porrua, azelga, azalorea, brokolia, aza, romaneskua, espinaka, eta borraja. Barazkiez gain, beste produktu batzuk saltzen dituzten postuak ere izango dira: eztia, ogia, loreak eta landareak, tartak eta gailetak, gazta, txerrikia eta haziak. Beraz, poltsa bete produktuz etxera joateko moduko azoka izango da. Ezin ahaztu artisau erara egindako poltsak, lepokoak, umeentzako adur-zapiak eta abar saltzen dituen postua.
Hileko lehen larunbateko azoka berezia duela bost urte pasatxo Udal gobernuak martxan jarritako egitasmoa da eta honen helburua, bertako ekoizleen eta baserritarren lana balioan jartzea eta garaian garaiko produktuen kontsumoa areagotzea ez ezik, kontsumitzaileak azokara erakartzea ere bada herritarren arteko harremanak estutzeko.
Egun horretako egitaraua hau izango da:
10:00 Bertako produktuen azokaren hasiera.
11:30 Hazia loradendaren tailerra: loreak erabiliz apaintzen
12:00 Loinatz Musika Eskolako trikitilariek eta pandero jotzaileeek azoka girotuko dute
13:30 Azokako produktuez osatutako 2 saskiren zozketa azokan erosketak egindakoen artean. Bestalde, Igartzan bisita gidatua egiteko 2 sarrera ere emango dira saski bakoitzarekin batera.
14:00 Bertako produktuen azokaren amaiera.