Herritarrei eskaintzen zaien zerbitzua hobetuz, beste administrazio publiko batzuetarako erregistroak egin daitezke Igunean
Administrazio publikoetako erregistroen izapidetzea errazteko, ebazteko eta arintzeko, Beasaingo Udala ESIri (Erregistroen Interkonexio Sistema) atxikita dago. Aipatu sistema, herri-administrazioen artean erregistro-idazpen elektronikoak trukatzeko aukera ematen duen oinarrizko azpiegitura da.
Administrazio Publikoak elkarreragingarritasuna sustatzeko lanari eusten dio, eta bere helburua datuak partekatzea eta haien artean informazioa eta ezagutza trukatzea da. Horri dagokionez, Beasaingo Udala, administrazio elektronikoaren esparruan etengabe hobetzeko printzipioaren barruan, hasia zen herritarrek beste administrazio publiko batzuetan egiten dituzten eskaerak jasotzen.
Horretarako, Beasaingo Udala ESIra batu zen. Sistema horri esker, herritarrek Beasaingo Udaleko beste administrazio publiko bati egin nahi dizkioten erregistroak bideratu ditzakete, eta zerbitzu hori herritarren arreta eta informaziorako bulegoan iGunean egin dezakete.
Beraz, Beasaingo Udalak badu elkarreragingarria den erregistro elektroniko orokor bat, eta Estatuko Administrazio Orokorrari atxikita dago jada. Erregistro horiek aukera ematen diete interesdunei eskaerak udaletxean bertan paperean aurkezteko, eta horiek formatu elektronikoan eta kopia kautotu gisa bihurtuta, helburuko administrazio-unitateei telematikoki bidaltzeko. Herritarrak zer eta nora (DIR-3 kodea jakitea garrantzitsua da) bidali nahi duen zehaztu beharko du; adibidez, Eusko Jaurlaritzara, beste udal batera, Diputazioetara edo estatuko beste administrazio batera.
Beasaingo Udalean ESIa (Erregistroen Interkonexio Sistema) ezartzeak administrazioen arteko paper-zirkulazioa ezabatzeko, eraginkortasuna handitzeko eta papera manipulatzeko eta bidaltzeko kostuak ezabatzeko aukera ematen du, erregistro-idazpenetan aurkeztutako dokumentazioaren kopia elektroniko egiazkoak sortzeari esker.