Oso gogoan dugun Iraola gozotegiko ardura zuen Karmenek eta ehun urte baino gehiago bete dituzten beasaindarren artean aurkitzen da.
Karmen ere Ugartemendin jaio zen 1918ko urte pandemikoan, gripe espainiarrarena. Gaurko zorion agurren artean, Leire Artola alkateak beasaindarren izenean egindakoa jaso du dagokion lore sortarekin batera.
Zorionak Karmen!