Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Bestelakoak

Klima aldaketari buruzko eztabaida tailerrean parte hartzeko gonbidapena herritarrei

2022/12/09

Saioa, abenduaren 13an izango da, 18:00etatik 19:00etara udaletxean

Irekita jarraitzen du herritarrak, elkarteak eta orohar udalerriko eragile guztien iritzia jaso nahi duen inkesta, beasaindarren energia arloko lehentasunak eta kezkak ezagutzeko

Beasaingo Udala Klima eta Energia Plana prestatzeko lanketarekin aurrera jarraitzen du. Helburu nagusia, 2030erako berotegi-efektuko gasen isuriak %40 murriztea eta udalerria klima-aldaketaren inpaktuetara egokitzea da.

Lehenengo fasean abiapuntua zein den jakiteko eta jarduera-eremu nagusiak identifikatzeko diagnostikoa burutu da. Besteak beste, udal-eraikinen energia-kontsumoak, argiteria publikoarenak edo etxeetako energia-kontsumoaren bilakaera aztertu dira.

Gainera, klima-aldagai ezberdinak eta mende amaierarako aurreikuspenak aztertu dira. Hori guztia, bero-boladek, prezipitazio gogorrek edo lehorteen luzapenak Beasaingo herritarren osasunean eta udalerri osoan duten eragina leuntzen lagunduko duten neurriak hartu eta horiei aurrea hartu ahal izateko.

Beasaingo Klimaren eta Energia Iraunkorraren aldeko plana garatzeko Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren dirulaguntza jaso da - pdf agiria (5.34 MB) -.

Inkesta betetzeko azken egunak 

Honez gain, herritarrak, elkarteak eta udalerriko eragile sozial eta ekonomiko guztiak inplikatu nahi dira plana egiteko prozesuan. Helburu horrekin, udalak online inkesta bat jarri du udalerriko bizilagun guztien eskura oraindik ere irekita jarraitzen duena. Inkesta horren bidez, planaren pertzepzioa eta plana egitean kontuan hartu beharreko lehentasunezko gaiak ezagutu nahi dira. 

Herritarrekin saio irekia

Testuinguru honetan, saio irekia antolatu da herritar guztiei irekita, eta egiten ari garen lana ezagutarazteaz gain, eztabaidarako gune bat irekiko da, guztion interesekoak izatea espero den gaiei buruz, hala nola:

  • Zer neurri proposatuko zenituzke mugikortasunari eta garraioari lotutako CO2 isuriak murrizteko?
  • Zure ustez, udalerriko zein espazio zehatz berberdatu edo birnaturalizatu litezke? Itzalgune gehiago behar dira? 

Saioa abenduaren 13an izango da, 18: 00etatik 19:00etara, udaletxean.