Aisialdian euskararen erabileran lagunduko duten begiraleen formakuntza sustatzea du helburu Beasaingo Udalak
Beasainen burutuko da ikastaroa eta izena ematen duten beasaindarrek matrikularen erdia ordainduko dute soilik
Laugarren urtez, Beasaingo Udalak aisialdirako begirale titulua lortzeko ikastaroa antolatu du Hezten elkartearekin lankidetzan. Ikastaro honen bidez, Eusko Jaurlaritzak homologatutako “Haur eta Gazteen Aisialdirako Begiralea” titulua lortzeko aukera eskaintzen du herrian bertan. Honela, haurren aisialdian euskaraz lan egiteko formakuntza ziurtatzen duen agiria Beasaindik mugitu gabe lortzeko aukera eskura jartzen du Udalak. Gainera, Beasainen erroldatuta daudenek matrikularen erdia ordainduko dute soilik.
Ekimen honekin ere, Beasaingo Udalak gazteei aisialdirako heziketan lan egiteko baliagarria zaien titulazioa lortzeko eskaintza egiten die. Lana egiteko aukeraz gain, aisialdian euskararen erabileran lagunduko duten begiraleen formakuntza sustatzen du.
Ikastaroa urriaren 7an hasi eta datorren urteko maiatzaren 26an izango du amaiera. 150 ordu teoriko, 160 praktiko eta memoria baten lanketaz osatua egongo da. Tartean asteburu bateko irteera bat izango da.
Baldintzen artean, 2023ko abenduaren 31rako, 18 urte beteta edukitzea, DBHko titulazioa izatea eta euskara maila egokia izatea (klaseak jarraitu eta memoria euskaraz entregatzeko gai izatea) daude.
Izena emateko epea zabalik dago iada. Kostua 465 eurokoa da, (matrikula eta aterpetxeko asteburuak barne), (beasaindarrentzat 232,5 euro). Informazioa eta izenematea