Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Araudiak

Etxebizitza babestuen funtzionamenduaren araudia

2004/03/11

  GAO 2004ko martxoaren 11n 48. ZK

BEASAINGO UDALAREN TUTORETZAPEKO ETXEBIZITZEN FUNTZIONAMENDU ARAUDIA

1. ARRAZOIAK AZALTZEA

Gizarte Zerbitzuetako Sistema Publikoak, besteak beste, familiek eta norbanakoek dauzkaten elkarbizitza- beharrei egoki erantzuteko ardura daukate, beti ere lojamendua, jantzi, elikadura, zaintza, afektu eta gisako lehen premiak estaltzeari dagokionean. Gizarte Zerbitzuek behar horri erantzuten diote, Alojamendu eta Elkarbizitzako Oinarrizko Prestazioaren bitartez.

Bestalde, gizarteko beharrei eta eskaerei eman beharreko erantzunak herritarretatik ahal den gertuen jarri behar dira, haien gizartean, eta eremu horretara eraman behar da esku-hartze politika, hau da, lojamendu normalizatuko aukerak, jatorrizko gizartetik atera gabe. Udalaren ardurapeko Etxebizitzak, pertsona horientzako beste lojamendu aukera bat dira, baliabidea behar duenari egokitzeko bidetik eta ez alderantziz, beharra baliabideari.

Udalaren Ardurapeko Etxebizitzak, lojamenduak dira, eta horietan, independentzia pertsonal handi samarra duten pertsona helduen talde batek, autonomi erregimenean bizitzea aukeratzen du, erakunde publiko edo pribatu baten ardurapean eta behar dituen laguntza teknikoak izanda. Ekipamendu horrek, beste ezerk ez bezala, intimitatea errespetatzen du eta norbanakoen ahalmenak sustatzen ditu. Baliabide hauek, beste aukera batzuek baino hobeto bermatzen dute haren pertsona-mota horien elkarbizitza pertsonalaren eta gizarteratzearen normalizazioa.

Lojamendu babestu hau, kanpoko laguntzarik behar ez duten eta egoera fisiko eta psikiko jakin batetan egonik, beraien etxebizitzan irauteko zailtasunak dituzten (egoera txarrean dagoelako edo elkarbizitza arazoengaitik), edo etxebizitza utzi beharrean aurkitzen diren edo diru-baliabide, familiako edoeta gizarte-bizitzarik ez duten adineko pertsonentzat eratu da.

Programa honetako onuradunaren profila honela defini dezakegu; pertsona balioduna edo autonomia pertsonal handi samarra duena, orokorrean bakardade –egoerak jotakoa, abandonu pertsonal egoeran dagoena, etxebizitza egoera txarrean duena edo etxerik ez duena, gizartean edota familian liskarrak dituena, familiarik ez duena, edo izanda ere lagundu ezin diona.

Beasaingo Udalak, ardurapeko etxebizitzak jarri ditu abian pertsona nagusientzat, uztailaren 30eko Gizarte Zerbitzuen alorreko egitekoak zehazteko den 155/2001 Dekretuarekin adostuta, eta udalari dagokio haiek antolatu, kudeatu eta administratzea.

I. TITULUA UDALAREN ARDURAPEKO ETXEBIZITZEN ANTOLAMENDUAZ

I. KAPITULUA. XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua

Udalaren ardurapeko lojamenduak Udal Sareko ekipamenduak dira, Oinarrizko Lojamendu Prestazioa eraginkor egiteko, eta baliabide bereziak izanik, adineko biztanleen bizi- kalitatea sustatzeko.

2. artikulua

Adineko pertsonei elkarbizitzarako alternatiba aukera bat ematea dute helburu, beren ohiko gizarte- ingurunean gelditu ahal izateko eta gizarteko bizitzan parte hartzeko behar duten independentzia pertsonalerako beharrezko laguntzak izanez.

Helburua: Pertsona nagusien oinarrizko beharrak bermatzea, hala nola, lojamendua mantenua eta jantzia, lojamendu-aukera alternatiba horren bitartez, elkarbizitza gizarte-ingurune normalizatu batean egiten lagunduz.

3. artikulua

Kanpoko laguntzarik behar ez eta autonomoak izanik, etxebizitzan irauteko zailtasunak dituzten (egoera txarrean dagoelako edo elkarbizitza arazoengandik), edo etxebizitza utzi beharrean aurkitzen diren edo diru-baliabideak, familiakoak edota gizarte-harremanik ez duten pertsona nagusientzat jarri dira Udalaren ardurapeko lojamenduak.

4. artikulua

Etxebizitza hauetan bizi direnek, udalaren etxez etxeko laguntza-zerbitzua jasotzeko aukera izango dute.

5. artikulua

Sartzeko unean, Barne Araudi bat emango zaio egoiliarrari (4. eranskina), zerbitzuaren funtzionamendua eta onuradunen, beren senitartekoen eta zerbitzuko langileen arteko bizikidetza- arauak ezartzeko helburuarekin.

6. artikulua

Beasaingo udala, Gizarte Zerbitzuetarako sailaren bitartez, zerbitzuaren kudeaketaz, administrazioaz eta ongi jarduteaz arduratuko da, zeregin horretan tutoretza-ahalmena erabiliz. Ardura hori, etxebizitza aldizka ikuskatuz eta gainbegiratze teknikoak eginez gauzatuko da.

II. TITULUA ERABILTZAILEEZ

I. KAPITULUA. SARTZEKO BALDINTZAK

Baldintza hauek betetzen dituzten pertsonek eduki ahal izango dute Udalaren ardurapeko etxebizitza- zerbitzuaren erabiltzaile- izaera:

  • 60 urtetik gorakoa izatea. 60 urtetik beherako eskatzaileek, tokia eskuratu ahal izango dute, baldin eta 60 urte edo gehiago dituen beste eskatzaile batekin ezkontide arteko edo antzeko harremanak badituzte, edo bigarren mailara bitarteko ahaidetasuna badute.
  • Beasaingoa izatea edo eskaera aurkeztu aurreko 2 urteetan Beasainen erroldaturik egotea.
  • Infekziodun gaixotasun kutsakorrik eta eguneroko bizitza oztopa lezakeen psikologi arazorik ez izatea.
  • Eguneroko jarduerak inoren laguntzarik gabe egiteko gai den egoera fisikoa eta psikikoa izatea (Sakontzen eskalan 3tik gorako menpekotasun-mailarik ez izatea).
  • Elkarbizitza normalizatua ahalbideratzen duten giza jarrera eta ohitura pertsonalak nahiz garbitasunari dagozkionak izatea.
  • Udal gizarte-zerbitzuak proposatu eta Ongizate Batzordearen onespenarekin, beste edozein egoeratan dagoen pertsonak ere erabil dezake zerbitzua.
  • Leku libreak egonez gero, beste udalerri batean erroldatuta dauden pertsonek ere, zerbitzua erabili ahal izango dute. Horretarako, goiko lerroetan jasotako baldintzak bete beharko dituzte eta beren kasua aurkezten duen udalerriak, finkatutako kostuaren prezioa ordaintzea bere gain hartu beharko du. (3.eranskina).

II. KAPITULUA. ERABILTZAILEAREN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK

7. artikulua

Erabiltzaileek ahalik eta askatasun handiena izango dute, araudi honek eta elkarbizitza arauek ezartzen dituzten mugen barnean. Eskubide hauek izango dituzte:

  1. Etxebizitza erabiltzeko.
  2. Eguneroko lanetan behar duten laguntza profesionala jasotzeko.
  3. Beren etxebizitzan ezartzen diren orduetan bisitak jasotzeko.
  4. Urtean gehienez ere 45 eguneko oporrak izateko.
  5. Beharrezkoa balitz, behar dituzten gizarte prestazioak bideratuko dizkie erabiltzaileei Udalaren Ardurapeko Etxebizitzari esleitutako gizarte- laguntzaileak.
  6. Eguneko zentroak eskaini diezazkiokeen zerbitzuez baliatzeko aukera izateko.
  7. Ahalegina egingo da, medikuak esandakoak jarraituz, erabiltzaileen adin eta egoera fisikoa kontutan izanik, menuak egokienak izateko.
  8. Nahi dutenean etxebizitzatik irteteko, nora doazen eta gutxi gorabehera kanpoan zenbat denbora emago egingo duten adierazita.
  9. Ezkontide-harremana edo antzekoa dutenek logela bera erabiltzeko.
  10. Beren gelako eta ate nagusiko giltza edukitzeko, bakoitzak berearen printzipioa betetzearren.
  11. Edozein arrazoirengatik, Sakontzen eskala erabilita, erabiltzailearen menpekotasunak Etxebizitzan bizitzen jarraitzen utziko ez balio, behar diren kudeaketak egiteko konpromisoa hartzen du Beasaingo Udalak.

8. artikulua

Betebehar hauek izango dituzte Udalaren ardurapeko lojamenduaren erabiltzaileek:

  1. Barne araudian ezarritako elkarbizitza- arauak beteko dituzte erabiltzaileek, eta elkarren arteko errespetua eta tolerantzia oinarritzat hartuz, behar bezalako portaera izango dute eta elkarri lagunduko diote.
  2. Etxebizitza eta bere ekipamendua zainduko dute.
  3. Gizarte- laguntzaileari jakinarazi egin beharko diote, hilabete lehenago, etxebizitza uzteko nahia edo beharra, edozein irtenaldi egin aurretik, 48 ordu lehenago adierazi beharko diote (oporrak, egun-pasak,).
  4. Bere egonaldirako ezarria izan zaion diru-kopurua garaiz ordaintzea. Beti ere, etxebizitzatik kanpo dauden egunak kontuan izan beharko dira egoiliarraren ekarpen ekonomikoari begira. 5 egun jarraian baino gehiago etxebizitzatik kanpo egiten baditu, egun horietakoa, ohiko ekarpena baino %50 gutxiago izango da oporrengatik bada eta %75a gutxiago ospitalean edo erietxean egoteagatik bada.
  5. Euren diru-egoeran izandako edozein aldaketa ere jakinarazi egin beharko dute.
  6. Ahal duen neurrian etxeko lanetan laguntzea, etxebizitzaren funtzionamendu onerako, instalazioak egoera onean mantenduz eta ematen zaizkion altzari, tresna eta arropak bereak balitu bezala zainduz.
  7. Etxeko laguntzaileari eta etxebizitzari adskribatutako esleitutako gizarte- laguntzaileari bere gelara sartzen uztea.
  8. Antolakuntzaren arloko aldaketetara moldatzea; logela edota etxebizitza- aldaketak, etab.


III. KAPITULUA. HUTSEGITEAK ETA SANTZIOAKZIGORRAK

9. artikulua

Egoiliarrek, etxebizitzako elkarbizitza oztopatzen badute, gainerako egoiliarren edo langileen eskubideak errespetatzen ez badituzte edo etxebizitzara sartzeko eskaera egiten denean, nahita, gezurrezko datuak ematen badituzte, zigortuak izango dira.

Orokorrean, araudi honetako edozein arau ez betetzea, hutsegite modura hartuko da eta hutsegiteak, oso larri, larri eta arin bezaela bereiztuak izango dira. Zigorrek, beren barne hartuko dute, araudia betetzen ez duten egoiliarrak denboraldi batetarako bidaltzea.

10. artikulua

Etxebizitza babestuetako egoiliar-izaera, ondorengo arrazoiengatik galduko da:

  1. Boroandatez uko egiteagatik. Inoiz ez da ustezkoa izango, espresuki eta
  2. Zigor baten ondorioz bidaltzeagatik.
  3. Heriotzagatik.
  4. Arrazoi justifikaturik gabe, modu jarraian edo aldizka etxebizitzatik kanpo egoteagatik, oporraldiko urteko 45 egunetan ezik.
  5. Hileroko kuota ekonomikoak ez ordaintzeagatik.
  6. Bere sarrera eragin zuten egoera bertan behera gelditzeagatik edo aldatzeagatik.

11. artikulua. Hutsegiteak eta zigorrak

Etxebizitza babestuko onuradunak izango dira egitez edo ez-egitez bertako instalazioetan sortzen diren kalteen erantzule, baita gertatzen diren ordena-nahasmenduarenak ere.

Horretarako, hutsegite oso larri, larri eta arinetan sailkatuko dira:

Hutsegite oso larriak:

  1. Hiru hutsegite arin edo gehiago egitea.
  2. Etxebizitzaren erabiltzaileei edo gainontzeko pertsonalari eraso fisikoak egitea edo tratu txarrak ematea.
  3. Erabiltzaile izaerari dagokionean, eta onura eskuratzeko, gezurrezko deklarazioak egitea edo datuak ezkutatzea, edo zehatzak ez diren datu garrantzitsuak ematea.
  4. Etxebizitzako ondasunetan kalte garrantzitsuak egitea edo elkarbizitzan kalte nabariak eragitea.

Hutsegite larriak:

  1. Hiru hutsegite arin edo gehiago egitea.
  2. Instalaziokoak, pertsonalaren edo edozein erabiltzaileren ondasunak edo edozein gauza lapurtzea.
  3. Kuotaren ordainketa arrazoirik gabe atzeratzea.
  4. Etxebizitzak, egoiliarren familiarteko edota lagunen elkarbizitzarako erabiltzea.

Hutsegite arinak:

  1. Errespetu falta hutsa. Beste onuradun batekiko edo zerbitzuari lotuak dauden pertsonalarekiko tratu desegokia, jarrera edo hitz desegokiak adieraziz.
  2. Etxebizitza babestuko altzariak, tresneriak, objetuak gauzak edo instalazioak arretarik gabe erabiltzea.

12. artikulua.

Aurrez sailkatutako hutsegiteren bat egiten duten erabiltzaileei zigor hauek jarriko zaizkie:

Hutsegite oso larriak: Etxebizitzatik aldi baterako bidaltzea, hilabete eta sei hilabete bitartean, eta kasu batzuetan, behin betirako ere bidaltzeko aukera izango da.

Hutsegite larriak: Bidaliko dutenaz ohartaraztea.Hiru hilabete baino luzeago izango ez den aldi baterako bidaltzea.

Hutsegite arinak: Hitzez edo idatziz ohartaraztea.

13. artikulua

Hutsegite arinek, bi hilabetera galduko dute indarra, larriek, laura eta oso larriek urtebetera, baldin eta epe horietan interesatuari espedientea bideratu ez izana jakinarazi ez bazaio edo, hutsegite arinen kasuan, zigorrik ipini ez bazaio.

14. artikulua

Zerbitzuari esleitutako gizarte-laguntzaileak erabakiko ditu ohartarazpenak.

Hutsegite larriak eta oso larriak, Alkateak erabakiko ditu.

III TITULUA

ERREGIMEN EKONOMIKOA

15. artikulua

Beasaingo Udalak, Udalaren Ardurapeko Etxebizitzan egotearen tasa finkatuko du. Tasa, urtero berrikusiko da ordenantza fiskalen tarifekin batera.

16. artikulua. Erabiltzaileen ekarpena

Ezarritako tasa osorik ordaintzen duen eskatzaileak, ez du bere egoera ekonomikoaren berri eman beharrik izango.

Eskatzaileak dituen diru-sarrerak, tasa osoa ordaintzeko nahikoak izango ez balira, diru-ekarpenen baremoan ezarria dagoena aplikatuko litzaioke horretarako, bere egoera ekonomikoaren berri eman beharra izango duelarik.

Diru-ekarpenen baremoa aplikatzeko kontuan hartuko diren diru-sarreren kontzeptuak, ondorengoak izango dira:

  1. Norbere kontura edota besteren kontura lan eginda lortutako hileko diru-sarrera garbiak.
  2. Edozein motatako pentsioen bitartez jasotako hileko diru-sarreraek.
  3. Kapital higikorra:
    Eskatzaileak, berak edota bere famili unitatekoek, banketxeetan dituzten kapitalen frogagiriak ekarri beharko ditu.
    Ekarpenen kalkulua egiterakoan, kapital guztiaren etekin garbia hartuko da kontuan, banketxeek ematen duten batazbesteko interesaren arabera.
    Titulu, balio eta gainerako izakin guztiei tratamendu berbera emango zaie.
    Gai honetarako lehen 3.000 euroak, ez dira zenbatuko.
  4. Ondasun higiezinak:
    Sortzen dituzten etekin garbiak, diru-sarrera gisa hartuko dira: Famili unitatearen bigarren etxebizitza, aretoak, garajeak, lursailak, etab.
    Ondasun horiek etekinik ematen ez dutenean, urteko diru-sarrera garbi gisa, katastroko balioaren %10a hartuko da.
    Horrez gain, azken lau urteetan izandako ondasunen eskualdaketak ere kontuan hartuko dira.

Kapital higigarriari salbuesteko kopurua kendu eta gelditzen dena 18.000 euro baino kopuru handiagoa aterako balitz, erabiltzailearen ekarpen-ehunekoa 18.000 eurotik gorako 6.000 euro bakoitzeko kapital higigarrientzat ezarritako koadroan dagoena baino lauki bat goragokoari dagokiona izango da.

Senar-emazte edo antzekoak direnek eta bigarren mailara bitarteko ahaidetasuna dutenek, irabazien eta kapitalaren etekinen arteko batuketa kontutan hartu eta zatitu egingo da, ekarpenaren kalkulua pertsonako eginez.

17. artikulua

Printzipioz behintzat, hipoteka-kreditu edo etxebizitza-errenta kontzeptuko kenketarik ez da kontuan hartuko. Eskatzaileari, egin behar duen diru-ekarpenenaren berri eman eta dituen gastu-kopuru handiak direla bide eragozpenak azalduko balitu, Batzordean egingo da kasu jakin horren azterketa.

18. artikulua

Kuota osoa ordaintzen ez duena, zorra ordaintzera behartua izango da eta, horretarako, aukera ezberdinak izango ditu:

  1. Zor-aitorpena. Agiri bat sinatuko da, non aitortutako zorra ordaintzeko, zein ondare duen agertuko duen erabiltzaileak, eta geroago izan ditzakeen baliabide-gehikuntzak konpromisopean jarriko dituen.
  2. Eskatzailearen familiak ordaintzeko onespena.
    Eskatzailearen familiak, zerbitzuaren kostuaren eta eskatzaileak berak ordaindutakoaren arteko diferentzia ordaintzeko aukera izango du. Ordaintzeko era (hilero, urtero, etab.) familiarekin berarekin zehaztuko da.
  3. Beste era batzuek. Bai eskatzailea, bai bere familia edota zerbitzuaren arduraduneak, zor hori ordaintzeko beste era batzuek aurkezteko aukera izango dute.


IV. TITULUA

ONARTZEKO PROZEDURA

19. artikulua

Udalaren ardurapeko lojamendua erabiltzeko izangaiak aukeratzeko prozedura, interesdunaren eskabidearekin hasiko da, haren esku jarritako eredu normalizatuaren bidez.

20. artikulua

Aurkeztu behar diren dokumentuak:

Erabiltzaileak edota familiak, ezarritako tasa ordaintzen badute, ondorengo agiriak beharko dira:

  • Intereasatuak behar bezala sinatutako eskaera- inprimakia.
  • Eskatzailearen NAren fotokopia.
  • Gizarte Segurantzako txartelaren fotokopia.
  • Mediku- txostena.
  • Banketxea kontu korrontearen 20 digituak.

Erabiltzaileak edota familiak, ezarritako tasa ordaindu ezin dutelako Beasaingo Udalari laguntza eskatutako kasuan, ondorengo agiri hauek ere ekarri beharko dira:

  • Eskatzaileak banketxeetan dituen kapitalaren frogagiriak.
  • Diru- sarreren frogagiria.
  • Eskatzaileak sinatutako dokumentua, bertan, Udalari, eskatzailearen izenean ondasun edo edozein motatako eskubideen titularitate-ziurtagiriak (banketxeetako kontuenak barne)eskatzeko eta azken lau urteetan egin izan diren ondasun-eskualdaketen ziurtagiriak lortzeko baimena emanez.

21. artikulua

Behin Ongizate Batzordeak eskaria aurkeztuz gero, Alkatea izango da erabakiko duena. Eskaera onartua izazten bada, eskatzaileak, eranskin modura azaldutako kontratua sinatu beharko du (2. eranskina).

Udaletxeko Gizarte Zerbitzuen Saila, itxaroen-zerrendak egin eta leku libreak betetzeaz arduratuko da, horretarako Egoiliarrak hautatzeko baremoa erabiliz (1. eranskina).

22. artikulua

Udalaren ardurapeko lojamenduan sartu eta gero, proba gisara, 90 egunean egongo da izangaia han. Aldi hori igarotakoan, hara egokitzeko ezintasunen bat erakusten duten gorabehera pertsonal edo aldaera psiko-fisikorik ikusi ezean, gizarte laguntzaileak egindako txostenaren ostean, Alkateak erabakiko du hura sartzea behin betikotasunez sartzea.


V TITULUA

KUDEAKETA
Beasaingo Udaleko Gizarte Zerbitzu Saila

  • Udaleko Gizarte Zerbitzu Sailak izango du etxebizitza babestuaren kudeaketaren ardura, bai sartzeko baldintzei dagokionez eta baita bertako zerbitzuen funtzionamenduari dagokionez ere:
  • Erabiltzaileari informazioa eta aholkularitza ematea, Udalaren ardurapeko etxebizitzen programaren eduki, laguntza eta sarrera-baldintzei buruz.
  • Eskaera jasotzea eta espedienteko datuak betetzea (gizarte-familiakoak, ekonomi arlokoak, bestelakoak, e.a.).
  • Banakako arreta eta beste egoitza aukeraren batera joateko kudeaketa, egoiliarrak edozein arrazoirengatik ere hala eskatzen duenean: Integraziorik ez, elbarri paratzea, e.a.
  • Itxaron-zerrendak antolatzea eta bete gabe dauden plazak hornitzea.
  • Zehaztea, batetik, egonaldiaren hileko kostua eta bestetik, esku hartzen duten alde biei ezar dakiekeen erregimen ekonomikoa.
  • Zerbitzuaren jarduna zuzendu eta kontrolatzea. Honakoak biltzen ditu:
  • Barne Araudian aipatutako jarduneko protokoloak bete daitezen, ezarri eta betearaztea.
  • Eginbeharrak finkatzea eta beren jarraipena egitea, etxean sartu denaren arreta zuzenetikan jasotakoak eta nahiz banakako esku-hartze planean ezarritakoak.
  • Zerbitzuaren lanen eta funtzionamenduaren jarraipena egitea.
  • Zerbitzua nola dagoen ezagutzea, onuradunen arteko elkarbizitza eta portaerarekin zerikusia duten arloetan.
  • Diru-kudeaketa. Gastuen eta diru-sarrerarena, kuotean ordainketaren kudeaketa, etab.
  • Ongizate Batzordeari zerbitzuarekin zerikusia duten gertakari guztien berri ematea, eta halaber, bidezko proposamenak egitea, hark eztabaida eta onar ditzan.
  • Etxebizitza babestuetan antzemandako beharrez informatzea.
  • Ezarritako tasak eta laguntzak jasotzen dituzten egoiliarren egoera ekonomikoa, urtero berrikusia izango da, dagozkien ekarpenak eguneratzeko helburuarekin.
  • Aginduak izan daitezkeen beste batzuek.

Ordenantzako Arau-Hausteak

Ongizate Batzordeak, eskatzaileak edo haren familiako kideek alegatu dutena egia ez dela egia jakin eta frogatuz gero, berehala deuseztatuko du erabilera-izaera. Erabakia eskatzaileari jakinaraziko dio, ordaindutako diru-kopuruak erreklamatuko dizkio.

1. ERANSKINA

EGOILIARRAK HAUTATZEKO BAREMOA

Baremoak, egoiliar-izangaien egoeraren bost arlo baloratzen ditu; gizarte- eta famili egoera, ezintasun-egoera, etxebizitzaren inguruko egoera, egoera ekonomikoa, eta beste inguruabar batzuei buruzko beste atal bat, non profesionalek, garrantzizkotzat jotzen dituzten alderdiak azter ditzazketen.

Arlo horietako bakoitzak, garrantzi ezberdina du kalifikazio orokorra lortzeko garaian. Beraz, atal bakoitzean lortutako puntuazioa zuzenketa-faktore batez biderkaturik ponderatu behar da. Zuzenketa-faktoreak, ondoko hauek dira:

  1. Gizarte- eta famili egoera: 3.
  2. Ezintasun-egoera (Sakontzen): 0.
  3. Etxebizitzaren inguruko egoera: 3.
  4. Egoera ekonomikoa. 2.
  5. Beste egoera batzuk: 0,5.

1. Gizarte eta famili egoera

Aldagai honetan, eskatzaileak bizi den gizarte- eta famili ingurunean duen egoera biltzen da, babes-gabezia sorrarazten duten egoerak azpimarratuz bereziki:

  • Behar bezelakotzat hartzen diren baldintzetan bizitzea, edozein egoeratan ere azpimarratzekoak liratekeen arazorik ez izatea: 0 puntu.
  • Bakarrik bizitzea, baina eskatzaileak gizarte-baliabideak izanda: puntu 1.
  • Beren ohiko etxean egonik ere, osasun-arazoak edo lana eta antzeko arrazoiak direla bitarteko, behar bezaelako arretarik eskaini ezin dioten pertsonekin bizitzea: 2 puntu.
  • Bere ohiko etxean egonik ere, aldi berean arreta behar duten senitarteko edo pertsonekin bizitzea: 3 puntu.
  • Seme-alabak herrian izan arren, bakarrik bizitzea, arreta edota afektibitate gabeziaz: 4 puntu.
  • Herrian senitartekorik izan gabe bakarrik bizitzea: 5 puntu.
  • Erdi- abandonaturik, bakardadean edo isolamendu afektibozko egoeran bizitzea: 6 puntu.
  • Eskasian edo pilaketa-egoeran bizitzea: 7 puntu.
  • Zentro, ostatu edo holakoren batean bizirik, zenbait arrazoi dela medio, joan beharra izatea: 8 puntu.
  • Famili gatazka larriak jarraian jasatea edo gauak aterpetxe nahiz antzeko lekuren batean ematen pasatzen aritzea, edo ospitale- plaza nahiz bere etxebizitza utzi beharrean egotea: 9 puntu.
  • Abandonu-egoera, babesgabetasuna, gutxieneko arreta eskainiko liokeen familiarik edo pertsonarik eza, edo tratu txar fisiko edo psikiko larriak jasatea: 10 puntu.

2. Etxebizitza-egoera

Aldaera honetan, eskatzaileak okupatzen duen etxebizitzaren bizitzeko balioa baloratuko da, etxe partikularra, zentroren bat edo beste nolabaiteko egoitza dela ere:

  • Bizitzeko dituen baldintzak bilduta, zerbitzu guztiak edukita eta etxebizitzaren jabea izanda: 0 puntu.
  • Baldintzak onargarriak izanik ere, etxebizitzaren jabetza eskatzailearen seme-alabaren batena edo senitartekoren batena denean: puntu 1.
  • Baldintza onargarrietan, baina erabiltzeko utzitako etxea denean: 2 puntu.
  • Baldintza onargarriak dituenean, baina beharra izanda ere, berogailu, igogailu edo telefonorik ez badauka: 3 puntu.
  • Baldintza onargarrietan, baina isolaturik, hirigunetik kanpo: 4 puntu.
  • Berralokatze- egoeran dagoenean: 5 puntu.
  • Bizitzeko baldintza eskasak dituen etxebizitza denean: 6 puntu.
  • Baldintza eskasetan eta hirigunetik isolaturik, komunikatzeko edo bertara joateko erraztasunik gabe dagoenean: 7 puntu.
  • Gutxieneko baldintzak betetzen dituzten zentro, ostatu eta abarretan egonda, baina egoteko epe mugatuz, kostu handiz, edo kasu berezietan arreta eskaintzen ez dutenean: 8 puntu.
  • Osasungarritasunik eza, metaketa, urik eza, eta eguneroko bizimodua eragozten duten arkitektura-oztopoak dituenean: 9 puntu.
  • Pitzadurak hormetan, itoginak, hezetasuna eta abar tarteko direla, bizitzeko oso baldintza txarrak izan eta etxea utzarazteagatik: 10 puntu.

3. Egoera ekonomikoa

Adineko pertsonak, libreki aukera dezake etxebizitza babestu batetara sartzeko, bere egoera ekonomikoa aztertzen utziko duen ala ez. Aztertzerik ez duela nahi erabaki eta hala jakinarazten badu, 0 puntu emango zaizkio.

  • Eskatzailearen egoera ekonomikoak, bere beharrak, bai bere etxebizitzan bai zentro pribatu batean, egoki betetzeko balio dio. Famili unitateko kideetako bakoitzak lanbide arteko gutxieneko soldata baino bi aldiz gehiago irabazten badu urtean edo 90.000 euro baino gehiagoko kapitala badu puntu 1.
  • Eskatzailearen egoera ekonomikoak, bere beharrak, bai bere etxebizitzan bai zentro pribatu batean, eskas betetzeko balio dio. Famili unitateko kideetako bakoitzak, lanbide arteko gutxieneko soldata baino gehiago irabazten badu urtean edo 45.000 euro baino gehiagoko kapitala badu 3 puntu.
  • Eskatzailearen egoera ekonomikoak ez du balio bere beharrak betetzeko, eta oso era eskasean dago baloratua. Famili unitateko kideetako bakoitzak lanbide arteko gutxieneko soldata baino gutxiago irabazten badu urtean edo 45.000 euro baino gutxiagoko kapitala badu 5 puntu.

4. Bestelako egoerak

Izangaiaren egoera premiatsua areagotzen duten eta aurreko arloetan aurreikusi ez diren arrazoiak eta inguruabarrak, dagokion profesionalak baloratuko ditu eta gehienez 5 puntu gehitu ahal izango ditu atal honetan.

2. ERANSKINA

KONTRATUA

Beasainen, 200....ko ..............................aren ............(e)an.

Batetik, ............................................................. Beasaingo Udaleko Alkate-udalburua,

Bestetik ........................................................... jauna/andrea.

AZALTZEN DUTE

Lehena:

Beasaingo Oriako pasealekuan ......... dagoen Tutoretzapeko Udalaren Ardurapeko Etxebizitzaren jabea da Beasaingo Udala.

Bigarrena:

.................................................................... jaunak-andreak, Udalaren Ardurapeko Etxebizitza horretan sartzeko eskaera aurkeztu zuen Beasaingo Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen bidez; Beasaingo Udalbatzarrak eskaera hori onartu egin du (noiz) ........................................ (e)an egindako bilkuran, Gizarte Zerbitzuetako Batzordearen txostena aztertu ondoren.

Horregatik guztiagatik, alde biek, ondorengoa,

ERABAKI DUTE

Lehena:

Udalaren Ardurapeko Etxebizitzako ........... zenbakia duen logela era partekatuan erabiltzeko baimena ematen dio Beasaingo Udalak ................................................ jaunari/andreari, hurrengo artikuluetan aipatzen diren baldintzetan.

Bigarrena:

Honela erabiliko da etxebizitza hori:

  • Ematen dioten zaion bakarkako edo bi lagunentzako logelaren erabilera egingo du.
  • Etxebizitzan denontzat diren gainerako gelak era partekatuan erabiliko dira.

Hirugarrena:

Etxebizitza, guztiz ekipatua eta erabiltzeko egoera ezin hobean egongo da, eta ez dago zertan altzaririk ekarri beharrik.

Laugarrena:

Egoiliarrak, kontratu honekin batera eskuratuko duen Barne Araudia betetzeko hitza ematen du.

Bosgarrena:

Beasaingo Udalari dagokio kontratu honetan agertzen diren xedapenak betearazi eta interpretatzeko ahalmen guztiak erabiltzea, eta horien arabera hartutako erabakiak, bidezkoak badira, epaimahaiaen aurreran gainbegiratu ahal izango dira.

Agiri hau irakurri ondoren, eta ados daudela egiaztatzeko, kontratu hau sinatzen dute bi aldeek, ale bitan eta eragin bakarrerako adierazita, goiburuan adierazitako idatzitako lekuan eta egunean.

Beasaingo Udalaren izenean, Alkatea:

Sinadura: ...............................................................

Erabiltzailea:

Sinadura: ...............................................................

3. ERANSKINA

UDAL-KONPROMISOA

........................ Udalak, honako hauetan ondorengo konpromisoa hartzen du:

1................. euroko zenbatekoa hilero Beasaingo Udalari ordaintzeko ...................................................... jaunak/andereak Beasaingo etxebizitza babestuan egingo dituen egonaldien ordainketa gisa.

Aipatutako zenbatekoa, pertsona horren egonaldien kostuak oraingo eta ondorengo ekitaldietan Beasaingo udaletxearen ustean medio izan ditzakeen aldaketen menpe egongo da.

2.Jaun/Andere horren egoera edota beharrak aldatuko balira eta beste zerbitzu baten beharra izango balu, egin beharreko kudeaketaz aipatutako udala arduratuko jaun/andere hori Beasaingo etxebizitzan dagoen bitartean.

............................., 200....ko .....................aren ......(e)an.

Alkatea.

Sinatua: ..............................................................

4. ERANSKINA

BEASAINGO BABESPEKO ETXEBIZITZEN BARNE-ARAUDIA

Sarrera

Beasaingo babespeko etxebizitzaren helburua, pertsona autonomoei elkarbizitza alternatiboa eskaintzea da, beraien ohiko ingurunean bizi daitezen eta herriko bizitzan parte hartzeko behar duten laguntza izan dezaten.

Araudiaren helburua

Barne Araudi honek, zerbitzuaren funtzionamendua eta onuradunen, beren senitartekoen legezko arduradunen eta zerbitzuko langileen arteko bizikidetza-arauak ezartzea du helburu.

Araudiaren erabilera

Barne Araudia, onuradunei edo erabiltzaileei eta beren senitartekoei ematen zaie babespeko etxean sartzen direnean. Helburua, erabiltzaileei eta senitartekoei, bertan eskaintzen diren zerbitzuen berri jakinarazteaz gain, egonaldi atsegina izateko eta ahalik eta baldintza onenetan gauzatzeko jarraitu beharreko arau orokorren berri ematea da.

Aplikazio-eremua

Barne Araudi hau, erabiltzaileek, beren senitarteko edo legezko arduradunek, zerbitzuko langileek eta udalak, nahitaez bete beharrekoa da.

Deskribapena

Udalak, 4 etxebizitza dauzka. Horietatik hiru, berdinak dira: 3 logela (bi bakarkako eta binakako bat), 2 komun, sukaldea eta jangeladun egongela bat.

Beste etxebizitzak, 2 logela ditu, binakakoak biak, komun bat, sukaldea eta jangeladun egongela bat.

Erabiltzailearen tipologia ondokoa da: Pertsona balioduna edo autonomia nahikoa duena, orokorrean bakardade-egoerak jotakoa, abandonu pertsonaleko egoeran dagoena, etxebizitza egoera txarrean duena edo etxerik ez duena, gizartean edo familian liskarrak dituena, familiarik ez duena edo izanda ere lagundu ezin diona.

Helburuak

Adineko pertsonaren oinarrizko beharrak bermatzea, lojamendua, mantenua eta jantziak besteak beste. Aukera honen bitartez, elkarbizitza ingurune komunitario eta normalizatu batean izatea lortu nahi da.Adinekoen elkarbizitzarako beste baliabide batzuek zabaltzea, baliabide arin baten bitartez behar bereziak dituzten egoerei erantzuna eman ahal izateko.

Eskaintzen diren zerbitzuak eta baliabideak

Beasaingo Babespeko etxebizitzek, honako zerbitzuak eta baliabideak eskaintzen dituzte:

  • Lojamendua.
  • Mantenua.
  • Arropa-garbiketa.
  • Etxez etxeko laguntza-zerbitzua.
  • Tele-alarma zerbitzua.
  • Udaleko gizarte zerbitzuen arreta.
  • Administrazio-kudeaketak.

Sartzeko baldintzak

Udaleko Gizarte Zerbitzuek, beharra ikusi ondoren, jaso eta balioetsiko dituzte jarraian adierazitako baldintzak betetzen dituzten onuradunen eskaerak:

  • 60 urte baino gehiago izatea.60 urtez beherako eskatzaileek plaza bat eskuratu ahal izango dute, 60 urte edo gehiagoko beste eskatzaile batekin ezkonduta egonez gero edo antzeko harremana izanez gero, edo bigarren mailara bitarteko ahaidetasuna izanda.
  • Jaiotzez beasaindarra izatea edo eskaera egin aurretik, bi urtetan Beasainen erroldaturik egotea.
  • Infekziodun gaixotasun kutsakorrik eta eguneroko bizitza oztopa lezakeen psikologi arazorik ez izatea.
  • Eguneroko jarduerak inoren laguntzarik gabe egiteko gai den egoera fisikoa eta psikikoa izatea (Sakontzen eskalan 3tik gorako menpekotasun-mailarik ez izatea).
  • Elkarbizitza normalizatua ahalbideratzen duten giza jarrera eta ohitura pertsonalak nahiz garbitasunari dagozkionak izatea.
  • Irizpide profesionalen arabera, beharrezkoa dela ikusiz gero, beste edozein egoeratan dagoen pertsonak ere erabil dezake zerbitzua.
  • Leku libreak egonez gero, beste udalerri batean erroldatuta dauden pertsonek ere, zerbitzua erabili ahal izango dute. Horretarako, goiko lerroetan jasotako baldintzak bete beharko dituzte eta beren kasua aurkezten duen udalerriak, finkatutako tasaren prezioa ordaintzea bere gain hartu beharko du.

Funtzionamendu-arauak

Arau orokor gisa, ezinbestekoa da bizikidetza, garbitasun eta elkarren errespetuzko oinarrizko arauak betetzea. Ildo horretan, gogorazi beharra dago, norberaren askatasuna besteen eskubideak hasten diren puntuan amaitzen dela.

1. Bisitei eta etxetik kanpoko egonaldiei buruzko arauak:

  • Erabiltzaileak, eguneko edozein ordutan sartu eta irten daitezke etxetik, beti ere, bazkaltzeko eta afaltzeko ordutegia errespetatuz.
  • Era berean, egunez, etxetik kanpora irten edo kanpoan egun batzuetarako egonaldiak egin nahi izanez gero, erabiltzaileak edo zerbitzuko langileak, Udal Gizarte Zerbitzuetan jakinarazi beharko du, irten baino 48 ordu lehenago.
  • Erabiltzaileek, eguneko edozein ordutan izan ditzakete bisitak, beti ere, gainerako erabiltzaileen intimitatea bermatu eta norbanakoen eskubideak eta taldekoak errespetatzen badira. Ordutegi zorrotzik ez da ezarriko, horregatik, bakoitzak zentzuz jokatu beharko du bisita-ordutegia ezartzeko garaian.
  • Erabiltzaileek euren lagun edo senitartekoekin igaro ahal izango dituzte egun bereziak (jaiegunak, asteburuak, oporrak, etab.). Halakoetan, gutxienez, irten baino 48 ordu lehenago, gizarte-langilearekin ados jarri beharko dute babespeko etxera itzultzeko eguna finkatzeko.

2. Altzariei buruzko arauak:

  • Babespeko etxebizitzan dauden altzariak, tresnak eta gainerako gauzak norberarenak balira bezala zainduko dira.
  • Babespeko etxebizitza, altzari egokiz hornituta dago. Hala eta guztiz ere, erabiltzaileek nahi dituzten gauzak eraman ditzakete, beti ere Gizarte Zerbitzuen baimenarekin eta zerbitzuko arduradunarekin ados jarri eta leku-mugak kontuan hartuta.
  • Logelatan ez da erabiliko itomena edo sutea sor dezakeen tresna elektrikorik, gasezkorik edo gisakorik, ez bestelakorik.
  • Erabiltzaileak, gelan, telebista edo bestelako aparatuak eduki bahi baditu, zerbitzuko arduradunari baimena eskatuko dio, beste erabiltzaileei eragozpenik sortzen dien balioesteko eta baldintza teknikoak aztertzeko (entzungailuen erabilera).

3. Babespeko etxebizitzaren garbitasunari buruzko arauak:

  • Etxez etxeko laguntzailea, orokorrean, etxea garbitzeaz arduratuko da eta finkatutako ordutegian egingo du.
  • Geletan ezin dira elikagai galkorrak, usain txarrak sortzen dituztenak edo toxikazioak nahiz gaixotasunak eragin ditzaketenak gorde.
  • Erabiltzaileek, etxea txukun edukitzen lagunduko dute. Eginkizun horretan, balio ez duen guztia, dagokion lekuan utziko dute eta ez dituzte gauzak leihoetatik, komuneko zulotik etab., botako.
  • Erabiltzaileek, etxez etxeko laguntzaileari jakinarazi egingo dizkiote aparatu, tresna edo altzarien funtzionamenduan antzematen dituzten akats guztiak, lehenbailehen konponarazi ditzan.
  • Etxebizitzako eta bertako gauza guztiak zainduko dituzte.
  • Geletan eta leihoetan ezin da arroparik garbitu edo eseki.

4. Gelei buruzko arauak:

  • Etxez etxeko laguntzaileari, gizarte-langileari eta Udaleko Gizarte Zerbitzuetako langileei behar den unean logeletan sartzeko baimena emango zaie.
  • Logelak, norberaren erabilerarako izango dira eta beste erabiltzaileak ezingo dira bertan baimenik gabe sartu.

5. Ordutegiari buruzko arauak:

  • Erabiltzaileek, gosalordua baino lehen jaiki behar dute.
  • Erabiltzaileren bat ordu horretan gaixorik baldin badago, etxez etxeko laguntzaileari jakinaraziko dio behar duen arreta eskain diezaioten. Otorduen ordutegia:
    * Bazkaria: 13:00etan.
    * Afaria: 20:30ean.
    Guztion mesederako, ordutegi hauek, zorroztasun osoz errespetatu beharko dira.
  • Aldian-aldian, aldatu ahal izango da ezarritako ordutegia.
  • Mahaian oinarrizko begirune-arauak beteko dira, gainerako mahaikideentzat gogaikarriak izan daitezkeen jokabideak saihestuz.
  • Erabiltzaileek, ezingo dute jantokitik elikagairik edo tresnarik atera. Halaber, ez da gomendatzen kanpotik arduradunek baimendu gabeko elikagaiak sartzea.
  • Gaixotasunik ezean, logeletan ez da otordurik zerbitzatuko.
  • Otorduetan, menu orokorrean dagoena jan beharko dute erabiltzaileek. Elikadura-erregimen bereziak medikuaren aginduz baino ez dira emango.
  • Erabiltzaileek nahi dutenean jan dezakete etxetik kanpo, baina aldez aurretik (48 ordu lehenago gutxienez) arduradunari jakinarazi behar diote.

6. Segurtasun-neurriei buruzko arauak:

  • Edozein ezbehar gertatzeko aukerak baztertzearren, debekatuta dago logeletan su txikiak piztea, berogailuak, manta elektrikoak eta antzeko aparatuak jartzea, behar ez bezala erabiliz gero itomena, suteak, etab. eragin ditzakete eta.
  • Istripurik gerta ez dadin, etxetik irtetean iturri-kanilak itxita eta argiak itzalita utzi beharko dira.
  • Debekatuta dago logeletan erretzea, ez ordea denek erabili beharreko lekuetan. Horietan, baimenduta egongo da baldin eta gainontzekoen iritzia errespetatu eta adostasuna lortzen bada.

7. Leku komunei buruzko arauak:

  • Guztiek erabiltzeko diren tokiak errespetatu eta kontu handiz erabili behar dira, beste erabiltzaileak aintzat hartuz.

8. Norberaren gauzei buruzko arauak:

  • Logelan eduki litezkeen eta hasierako inbentarioan azal-tzen ez diren balio handiko gauzen erantzunik Udalak ez du bere gain hartuko.
  • Erabiltzaile bakoitzak, babespeko etxera eramaten dituen gauza pertsonalen inbentarioa egingo da.
  • Egoiliar bat hiltzen denean, bere familiakoek hilabeteko epean haren gauzak jasotzen ez badituzte, Udalak berak erabakiko du haiekin zer egin, aldez aurretik familiakoei zehatz-mehatz eta modu fede-emailean edo frogagarrian jakinarazita.
  • Arropa guzti-guztiak, erabiltzailearen seinaleekin markatuta egon behar dute.
  • Pertsona erabiltzaileak, bere borondatez, etxebizitzan egokiak iruditzen zaizkion tresnak edo gauzak jarri ahal izango ditu, beti ere, berarentzat izendatutako lekuarentzat eta neurrientzat onargarriak direnean eta gizarte-zerbitzuek egokitzat -jotzen dituztenean.

9. Erabiltzaileek, babes etxetik kanpo behar duten arretari buruzko arauak:

  • Erabiltzailea etxetik kanpo dagoen bitartean; ospitalean, oporretan, senitartekoei edo lagunei bisita egiten, etab. Babespeko etxebizitzaren zerbitzua ez da haren arreta edota laguntzaz arduratuko, baina jarraipen puntuala eta pertsonalizatua egin dezake.

10. Onuradun izateari uztea:

  • Jarraian adierazitakoak dira erabiltzaile izateari uzteko arrazoiak:
  • Borondatez uko egiteagatik. Horren aukera, idatziz argi eta garbi jasota gelditu beharko du.
  • Zigor baten ondorioz bidaltzeagatik.
  • Heriotzagatik.
  • Arrazoi justifikaturik gabe, modu jarraian edo aldizka etxebizitzatik kanpo egoteagatik, oporraldiko urteko 45 egunetan ezik.
  • Hileroko kuotak ez ordaintzeagatik.
  • Bere sarrera eragin zuen egoera bertan behera gelditzeagatik edo aldatzeagatik.

Zerbitzuaren finantzaketa

Erabiltzaileak, hilero kuota bat ordainduko du.

Baliabide ekonomikorik ez duen erabiltzailea, eta horren ondorioz kuota osoa ordaintzen ez duena, zorra ordaintzera behartuta egongo da eta horretarako aukera ezberdinak izango ditu:

  1. Zor-aitorpena: Agiri bat sinatuko da, non aitortutako zorra ordaintzeko, zein ondare duen agertuko duen erabiltzaileak, eta geroago izan ditzakeen baliabide-gehikuntzak konpromisopean jarriko dituen.
  2. Eskatzailearen familia, kostua ordaintzeko onespena. Eskatzailearen familiak, zerbitzuaren kostuaren eta eskatzaileak berak ordaindutakoaren arteko diferentzia ordaintzeko aukera izango du. Ordaintzeko era (hilero, urtero, etab.) familiarekin berarekin zehaztuko da.
  3. Beste era batzuk. Bai eskatzaileak, bere familiak edota zerbitzuaren arduradunak, zor hori ordaintzeko beste era batzuek aurkezteko aukera izango dute.

Tasa, urtero berrikusiko da ordenantza fiskalen tarifekin batera.

Erabiltzailearen eskubideak

Zerbitzuak, erabiltzaileen eskubide hauek errespetatu eta bermatu beharko ditu:

  • Etxearen erabileraz gozatzeko eskubidea.
  • Eguneroko lanetan behar duten laguntza profesionala izateko.
  • Bere etxebizitzan ezartzen diren orduetan bisitak jasotzeko.
  • Urtean gehienez 45 eguneko oporrak edukitzeko.
  • Beharrezkoa balitz, behar dituzten gizarte-zerbitzuak eta prestazioak bideratuko dizkie erabiltzaileei tutoretzapeko etxebizitzari esleitutako gizarte-laguntzaileak.
  • Eguneko zentroak eskain dakizkiokeen zerbitzuez baliatzeko aukera izatea.
  • Jateko.
  • Nahi dutenean etxebizitzatik irteteko, nora doazen eta gutxi gorabehera kanpoan zenbat denbora egingo duten adierazita.
  • Ezkontidetzako harremanak edo antzekoak dituztenek logela bera erabiltzeko.
  • Bere gelako eta ate nagusiko giltza edukitzeko, bakoitzak berearen printzipioa betetzearren.
  • Edozein arrazoirengatik, erabiltzaileak dituen menpekotasunek etxebizitzan bizitzen jarraitzen utziko ez baliote, Beasaingo Udalak behar diren kudeaketak egiteko konpromisoa hartzen du.

Erabiltzaileen betebeharrak

  • Zerbitzuen kontratu idatzia betetzea.
  • Barne araudian aipatutakoa ezagutu eta betetzea.
  • Bizikidetza-arau orokorrak errespetatzea eta etxebizitzaren jardunbide ona ez eragoztea.
  • Gainerako erabiltzaileak eta zerbitzuko langileak errespetatzea.
  • Elkarrekiko errespetuan, tolerantzian eta gizalegean oinarritutako jokaera erakustea, etxean bizi diren guztien arteko harremanetan ahalik eta giro egokiena lortzeko.
  • Etxeko instalazioen mantentze-lanak eta erabilera egokia errespetatu eta horretan laguntzea.
  • Etxean antzematen dituzten irregulartasunak edo anormaltasunak Udaleko Gizarte Zerbitzuei jakinaraztea.
  • Etxetik kanpoko egonaldiak aldez aurretik jakinaraztea (48 ordu lehenago gutxienez).
  • Bazkaltzeko eta afaltzeko orduak errespetatzea.
  • Jasotzen dituzten zerbitzuen tarifak ordaintzea.

Udalaren betebeharrak

  • Babespeko etxebizitzaren kudeaketa.
  • Babespeko etxebizitza egokitzeko, hornitzeko eta mantentzeko behar den finantzaketa.
  • Babespeko etxebizitza finantzatzeko dauden baliabideak koordinatzea.
  • Etxearen funtzionamenduaren eta egoera ekonomikoaren jarraipena egitea beharrezko dokumentazioa erabiliz.
  • Etxebizitzaren egitura- eta mantentze-lanen jarraipena egitea.
  • Baliabide honen inguruan Udalerrian sor daitezkeen beharrak antzematea.
  • Erabiltzaileari baliabide honen inguruko informazioa eta aholkua ematea; edukia, laguntzak eta sartzeko baldintzak.
  • Eskaerak jasotzea.
  • Eskaerak jaso ondoren, agiriak aztertu, balioztatu eta dagokien ebazpena ematea.
  • Behar den kasuetan banakako laguntza eta tratamendua eskaintzea.
  • Erabiltzailearen banakako edo taldeko jarraipena arlo desberdinetan egitea (osasun-arloan, gizarte-arloan,).
  • Baliabide hau, gainerako baliabide eta prestazioekin koordinatzea, hala behar izanez gero egoitzarako beste aukera batzuk eskainiz.

Diziplina-Araubidea.

Babespeko etxeko ohiko bizikidetzan istiluak sortzea, eragozpenak sortzen dituzten ekintzak burutzea edo erabiltzaileen betebeharrak ez betetzea, hutsegitetzat hartuko dira. Legez dagozkion erantzukizunak alde batera utzita, hutsegite hauen ondorioz administrazio- eta diziplina-zigorrak ezar daitezke.

a. Hutsegiteak.

1.Oso larriak

  1. Hutsegite larriak, hiru aldiz edo gehiagotan egitea.
  2. Beste erabiltzaileei, zerbitzuko langileei edo babespeko etxebizitzarekin harremana duen edozein pertsonari egindako eraso fisikoa edo tratu txarra.
  3. Erabiltzaile izaerari dagokionean eta onura eskuratzeko, gezurrezko deklarazioak egitea edota datuak ezkutatzea.
  4. Etxebizitzako ondasunetan kalte garrantzitsuak egitea edo elkarbizitzan kalte nabariak eragitea.

2. Larriak

  1. Hiru hutsegite arin edo gehiago egitea.
  2. Instalaziokoak, pertsonalaren edo edozein erabiltzaileren ondasunak edo edozein gauza lapurtzea.
  3. Kuotaren ordainketa arrazoirik gabe atzeratzea.
  4. Etxebizitzak, egoiliarren familiarteko edota lagunen elkarbizitzarako erabiltzea.

3. Arinak

  1. Errespetu falta hutsa. Beste onuradun batekiko edo zerbitzuari lotuak dauden pertsonekiko tratu desegokia, jarrera edo hitz desegokiak erabiliz.
  2. Etxebizitza babestuko altzariak, tresneria, gauzak edo instalazioak arretarik gabe erabiltzea.


b. Zigorrak

1. Hutsegite oso larriak:

Batetik sei hilabeterako kanporatzea, zenbait kasuetan, betirako era izan daitekeena.

2. Hutsegite larriak:

Kanporatze-ohartarazpena.Hiru hilabete baino luzeago izango ez den aldi batez bidaltzea.

3. Hutsegite arinak:

Hitzez edo idatziz ohartaraztea

c. Zigorrak iraungitzea:

Baldin eta epe horretan interesatuari, espedientearen bideratzea jakinarazi ez bazaio edo, hutsegite arinen kasuan, zigorrik ezarri ez bazaio:

Hutsegite arinak, burutu eta bi hilabetera iraungiko dira.Hutsegite larriak, burutu eta lau hilabetera iraungiko dira.Hutsegite oso larriak, burutu eta urte betera iraungiko dira.

d. Errekurtsoak.

Hutsegite arinengatik ezarritako zigorren aurkako errekurtsoa Gizarte Zerbitzuetako arduradunari aurkeztu ahal izango zaio.Hutsegite larri eta oso larriengatik ezarritako zigorren aurkako errekurtsoa Alkatetzan aurkeztu ahal izango da.

e. Kudeaketa.

Zerbitzu honen kudeaketa, Beasaingo Udalak burutuko du Gizarte Zerbitzuen bitartez.

Azken eguneratzea: 2008/12/04