Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Araudiak

Udal Planeamenduko aholku batzordearen erregelamendua

2009/03/02

  GAO 2009ko martxoaren 2koa 40 Zk

BEASAINGO UDALA

Iragarkia

Apirilaren 2ko Erregimen Lokaleko Oinarrien 7/1985 Lege Erre­gula­tzaileko 70.2 artikuluan, azaroaren 28ko 2568/1986 Erret Dekretu bidez one­tsi­tako Entitate Lokalen Antolamendu, Fun­tzionamendu eta Erregimen Juridiko Erregelamenduko 196.2 artikuluan eta 1955eko ekainaren 17ko Dekretu bidez one­tsi­tako Korporazio Lokalen Zerbi­tzu Erregelamenduko 7.2 artikuluaren arabera, 2008ko urriaren 30eko Udalba­tzan «Udal Planea­menduko Aholkulari­tza Batzor­dea arau­tzen duen erregelamenduari» hasierako onespena eman ­zitzaion eta iragarkia 2008ko azaroaren 12ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen eta alegaziorik aurkeztu ez direnez, behin-betiko one­tsi da, eta horren ondorioz, testu osoa Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara­tzen da.

BEASAINGO UDAL PLANEAMENDUKO AHOLKU BATZOR­DEAREN ERREGELAMENDU

I. KAPITULUA

UDAL PLANEAMENDUKO AHOLKU BATZOR­DEAREN IZAERA ETA FUN­TZIOAK

1. artikulua. Udal Planeamenduko Aholku Batzor­dea sor­tzea

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigin­tzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 110. artikuluarekin bat etorriz, Araudi honen bidez Beasaingo Udal Planea­menduko Aholku Batzor­dea sortu da.
  2. Beasaingo Udal Planeamenduko Aholku Batzor­dea, hain zuzen, aholkurako eta eztabaidarako organo lokal bat da, hi­rigin­tza-planak egin, izapidetu eta onar­tzeko prozedurari dagokionez kon­tzer­tazio sozialerako fun­tzioak beteko dituena.

2. artikulua. Izaera juridikoa

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Adminis­trazio Prozedura erkidearen 30/1992 Legeak araututako kide ani­tzeko organo gisa sortu da.

3. artikulua. Fun­tzioak eta helburuak

  1. Udal Planeamenduko Aholku Batzor­deak nahitaez eman beharko du plangin­tza orokorra formula­tzeko, puntualki alda­tzeko edo berrikuspena egiteko espedienteei buruzko irizpena.
  2. Aholku Batzor­dearen nahitaezko txos­tenak kasu hauetan eman beharko dira:
    • Planeamendu orokorra nahiz aldaketa puntualak egin aurreko fasean.
    • Hasierako onespena eman ondorengo jendaurreko epe­an.
    • Plangin­tzako Aholku Batzor­dearen txos­tena, kontuan hartu izanari edo ez izanari buruzko udal-ziurtagiria eta egindako iradokizunak edo gomendioak kontuan ez har­tzeko emandako eran­tzuna Euskadiko Lurralde Antolamendurako Batzor­deari igorri beharreko espedienteari gaineratu beharko zaizkio. ­Ba­tzorde horrek Lurzoruari eta Hirigin­tzari buruzko 2/2006 Legearen 91.2 artikuluan aurreikusitako txos­ten loteslea eta aginduzkoa egin dezan.
  3. Era berean, Aholku Batzor­deak eskumena izango du hirigin­tza-antolamenduko beste plan eta tresna ­batzuei buruzko informazioa bil­tzeko eta horren berri emateko batzor­dea osa­tzen duten kideen ­gutxienez herenak horrela eskatuz gero.
  4. Ain­tzat har­tzen dituen gaiak azter­tzeko agirien bidez esku hartuko du Batzor­deak. Agirietan proposamenak edo aukerak aurkeztu ahal izango ditu, baina horiek ez dira izango lotesleak herri-administrazioen­tzat.
  5. Batzor­deak Udalean aurkeztutako proposamen edo aukerei dagokienean, planeamenduko dokumentuaren behin betiko onarpenaren ebazpenean horiei buruzko argibiderik ematen ez denean, eran­tzun arrazoitua eman beharko da.
  6. Jendaurrean ikusgai jarri baino lehen, artikulu honetako 1. atalean ageri den edozein espedienteren hasiera ofizioz jakinaraziko die Udalak Aholku Batzor­deko kideei.

II. KAPITULUA

UDAL PLANEAMENDUKO AHOLKU BATZOR­DEAREN OSAERA

4. artikulua. Osaera

Planeamenduko Aholku Batzor­deak kide hauek izango ditu:

  1. Lehendakaria: Alkatea izango da Aholku Batzor­deko lehendakaria; alabaina, edozein zinego­tzi­ren esku utz dezake lehendakari­tza.
  2. Lehendakariordea: Hirigin­tzako zinego­tzi titularra izango da. Eta lehendakariak bezala, edozein zinego­tzi­ren esku utz dezake bere kargua. Aipatutako ordezkapena alde batera ­utzita, lehendakariordeak lehendakaria ordezkatuko du, azken horren kargua ­hutsik dagoenean, ez dagoenean edo gaixo dagoenean.
  3. Zinego­tziak diren kideak: Zinego­tziak, ­batzorde informatiboak osa­tzeko ezarritako propor­tzioan, lehendakaria eta le­hendakariordearen talde politikoen ordezkari­tza kenduta.
  4. Zinego­tziak ez diren kideak, gehienez ere bost, banaketa honen arabera:
    • Bareak dendarien elkarteko kide bat.
    • Tokiko Agenda 21eko kide bat.
    • Eskolako Agenda 21eko kide bat.
    • Jarduera udalerrian gara­tzen duten elkarteetako bi kide. Elkarteak, Batzor­dearen Lehendakariak aukeratuko ditu, udalean ordezkari­tza duten talde politikoek proposatuta.
  5. Idazkaria: Aholku Batzor­deko idazkari izango da udal­ba­tzako idazkaria edo bera ordezka­tzeko izendatutako per­tsona. Idazkariak, Lehendakariaren ikuskari­tza­pean, lagun­tza eta aholkuak emango dizkio Aholku Batzor­deari.
  6. Lehendakariak, Lehendakariordeak edo edozein kidek hala proposatuz gero, Batzor­deko bileretan parte hartu ahal izango dute, batzor­deko kideak izan ez arren, hitza­rekin baina botorik gabe:
    • Hirigin­tza-planak idazteaz ardura­tzen diren teknikariek.
    • Hirigin­tzako eta ingurumeneko udal teknikariek.
    • Hirigin­tza eta Ingurumenaren arloan edo, besteak bes­te, kultura, kirol, hezkun­tza eta gizarte gaietan adituak diren per­tsona ospe­tsuek.

5. artikulua. Batzor­deko kideen izendapena eta kargu-uztea

1. Aholku Batzor­deko kideak Alkateak izendatuko ditu. Izen­dapenak horrela proposatuko dira:

  1. Alderdi politikoen ordezkariak, alderdiek beraiek proposatuta.
  2. Gainerako kideak, ordezka­tzen dituzten erakundeen ordezkari­tza-organoek proposatuta.

Batzor­dean ordezkariak izenda­tzeko, elkarteek inskribatuta egon beharko dute dagokien Elkarteen Erregistro Orokorrean.

Batzor­dean parte hartu nahi duten entitateen kopuruak gehieneko ordezkari­tza kopurua gaindi­tzen badu, eta elkarte horien artean adostasunik ez badago, Batzor­deko lehendakariak ezarriko du parte har­tzeko modua –zozketa bidez, txan­daka­tze bidez, batera bertara­tze­aren bidez, edo egoki iri­tzi­tako beste formula baten bidez.

2. Kideek aldez aurretik onartu beharko dute haien izendapena.

3. Aholku Batzor­deko kideen agintaldiaren iraupena bat etorriko da izendatuak izan ziren agintaldiarekin. Dena den, ondoko arrazoiengatik kargua ­utzi ahal izango dute:

  1. Kide izateari uko egiteagatik.
  2. Epai irmo baten bidez kargu publiko bat bete­tzeko ezintasuna edo ezgaitasuna aitor­tzen denean.
  3. Haien karguagatik Batzor­deko kide diren per­tso­nek kargua uzten dutenean, Batzor­dea ere ­utzi beharko dute.
  4. Proposatu duen erakundeak kargugabetu duelako edo hautatu zuen elkartea ­utzi duelako.
  5. Araudi honetan adierazitako fun­tzioak behin eta berriz ez bete­tze­agatik.

4. Batzor­deko plaza ­hutsak izendapenerako ezarri den modu berean beteko dira.

III. KAPITULUA

FUN­TZIONAMENDU ERREGIMENA

6. artikulua. Ohiko eta ezohiko bilkurak

  1. Planeamenduko Aholku Batzor­deak ohiko bilkurak egingo ditu Planeamendu espedienteei buruzko irizpena emateko, Araudiaren 3. artikuluan ezarritakoaren arabera. Ohiko bil­kuran, aipatutako txos­tena egin beharko du.
  2. Dena den, ohiko bilkurez gain, Batzor­deak ezohiko bilkurak egin ahal izango ditu presazko edo komenen­tziazko arrazoiak direla medio. Horrelakoetan, bilkurarako deialdia Le­hendakariak egingo du, Lehendakariak berak proposatuta edo Batzor­dea osa­tzen duten kideen ­gutxienez herenak eskatuta.

7. artikulua. Quoruma

Bilkurak egin, eztabaidatu eta erabakiak har­tzeko beharrezkoa izango da Lehendakariaren eta Idazkariaren presen­tzia, edo bestela, horiek eskuordetutako per­tso­nena, eta Batzor­deko kideen gehiengo absolutuarena. Gainera, zinego­tziak ez diren kideen herena beharko da.

8. artikulua. Bilkurak dei­tzea

  1. Bilkuretarako deialdia, bilkurako eguna baino gu­txienez bost astegun lehenago egingo da. Nolanahi ere, deialdiarekin batera joango da bilkurako gai-zerrenda.
  2. Gai-zerrendan ageri diren gaiei buruzko informazioa idazkariaren esku egongo dira deialdia egin baino hiru egun lehenago.
  3. Batzor­deko Lehendakariak, Lehendakariak berak proposatuta edo edozein Batzor­dekidek eskatuta, premiazko­tzat joz gero, gai-zerrendan ez dagoen beste edozein gai sar­tzea proposatu ahal izango du bilkuraren aurretik.

9. artikulua. Deliberazioak

Batzor­deko Lehendakariak batza­rrak zuzendu, eztabaidak antolatu eta bilerak ondo egiten direla berma­tzeko komenigarriak diren neurriak hartuko ditu.

10. artikulua. Lan-batzor­deak

  1. Lan-batzor­deak osatu ahal izango dira hirigin­tza-planeamenduko gai zeha­tzak jorra­tzeko edo Batzor­dearen gehiengoak beharrezko­tzat ­jotzen duenean.
  2. Lan-batzor­deen osaera, izena eta fun­tzionamendua Ba­tzor­deak erabakiko du.
  3. Lehendakariak beharrezko­tzat eta egoki­tzat ­jotzen duen lagun­tza teknikoa eskatuko du udalean bertan edo udaletik kanpo.
  4. Lan-batzor­deek jorratutako gaien berri emango diote Ba­tzor­deari.

11. artikulua. Erabakiak har­tzea.

  1. Aholku Batzor­dearen erabakiak bildutako kideen gehien­go soilaren bidez hartuko dira. Berdinketa egonez gero, Lehendakariak kalitate botoa emango du. Nolanahi ere, boto partikularrak har daitezke eta ados ez dauden alderdien iri­tziak agerrarazi.
  2. Har­tzen diren erabakiak akta batean jasoko ditu Idazkariak, eta akta hori aztertu beharreko hirigin­tza-espedienteari gehituko zaio. Erabaki horiez gain, Udalaren­tzat lotesleak izango ez diren hirigin­tza-antolamenduko proposamen edo aukera zeha­tzak aurkeztu ahal izango dira.

12. artikulua. Fun­tzionamenduko barne-arauak.

Aholku Batzor­deak, Araudi honetan ezarritakoarekin bat etorriz, bere fun­tzionamenduko barne-arauak ezar ­ditzake.

13. artikulua. Tokia eta Aktak.

Aholku Batzor­dearen batza­rrak Udalaren bulegoetan egin­go dira. ­Batzar bakoi­tzean akta egingo du idazkariak; akta hori Batzor­deko kideei bidaliko zaie hamabost astegunen barruan eta hurrengo batza­rrean onartuko da egokia izanez gero.

14. artikulua. Baliabideak atxiki­tzea.

Aholku Batzor­dea hirigin­tza gaietan eskudun­tza duen arloaren menpe geldi­tzen da. Beraz, Aholku Batzor­deak ondo fun­tzionatu dezan, hirigin­tza arloak behar diren baliabideak jarriko ditu bere esku.

LEHEN XEDAPEN GEHIGARRIA

  1. Araudi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hogei asteguneko epean, seigarren artikuluan adierazitako elkarteek eta per­tso­nek, nahi izanez gero, Udal Planeamenduko Aholku Batzor­dean parte har­tzea eska dezakete. Alkateak eskaera horiei eran­tzun eta onartutako per­tso­nak deituko ditu Batzor­dea era­tzeko egingo den bilerara.
  2. Udal Planeamenduko Aholku Batzor­dea formalki eratuta geratuko da horretarako deituko den bileraren bidez.
  3. Batzor­dea osatu ondoren, bertan parte hartu ahal izango dute Araudi honetan xedatutakoa bete­tzen duten elkarteek, baldin eta ez bada gainditu zinego­tziak ez diren gehienezko kideen kopurua.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Araudi honetan espresuki aurreikusi ez denari dagokionez, Udal Planeamenduko Aholku Batzor­dearen fun­tzionamendua eta jarduna Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen II. kapituluko II. tituluan xedatutakoaren araberakoak izango dira. Gainerako xedapenetan, Toki Arau­bidea­ren Oinarriak arau­tzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legean eta Tokiko Erakundeen Antolaketa, Fun­tzionamendu eta Araubide Juridikoaren Araudian (2.568/1986 Errege Dekretua) ezarritakoa bete beharko da.

HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Araudi honetan ezarritakoa aplikatu eta gara­tzeko beharrezkoak diren xedapenak eta arauak ezar­tzeko eskumena ematen zaio hirigin­tza arloan eskumena duen Batzor­deari.

AZKEN XEDAPENA

Araudi hau indarrean egongo da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik konta­tzen hasita».

 

Azken eguneratzea: 2009/03/10