Beasaingo Udalak, 2020an Beasain Kirol Sarien gala bertan behera utzi zuen Covid 19ak eraginda, ez zirelako ekitaldi hau antolatzeko baldintza egokiak eman eta ekitaldiaren ordez bizi dugun egoerak eman zezakeen aukera aprobetxatuz, Udal gobernuak herriko kirol elkarteei aitortza egin nahi izan die eurentzako ere zaila izan zen urte horretan.
Honela bada, eta banan bana, Leire Artola alkatea eta Elena Ruiz kirol zinegotzia kirol elkarte guztiekin bildu ziren Udalaren babesa adierazteko eta kirol jarduera etenda egon zen urte honetan euren lana aitortzeko. Elkarte bakoitzari Beasaingo Zeramika tailerreko kideek egindako oroigarria eman zitzaien. “Beasain 2020, Kirola bultzatzen” leloarekin batera tren-makina baten irudia agertzen da aipatu oroigarrian.
Udal ordezkariak guztira 30 elkarteekin bildu ziren oroigarria eskura eman eta momentu horren irudia jasotzeko. Irudi guztiekin bideo musikatu hau osatu zen.