Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Beasain parekide

Berdintasun kontseilua

Zer da Beasaingo Berdintasun Kontseilua?

Beasaingo Berdintasun Kontseilua Udaleko organo osagarri eta aholku-emailea da,eta bertan Beasaingo talde eta pertsona hauek har dezakete parte:

  • Beasaingo udalerriko emakumeek osatuko dute:
    • Norberaren izenenean
    • Elkarte edo kolektibo baten izenean: elkarte, ikastetxe, sindikatu, autoeratutako eta autogestionatutako taldeek, udal talde politikoak…
  • Horiek kontseiluan parte hartzeko hurrengo baldintzak bete behar dituzte:
    • Beasaingo herrian bizi edo lan egitea.
    • Irabazi asmorik gabekoak izatea.
  • Berdintasun kontseiluaren balio eta filosofia onartzea eta konprometitzen direnak izatea.

Zer lortu nahi du?

  1. Emakume ezberdinen partaidetza bultzatzea. Horretarako, espazioa ahalduntzailea eta anitza izan beharko da, Beasainen bizi garen emakume ezberdinen behar eta egoerei erantzuteko.
  2. Beasainen bizi garen emakume guztiok behar dugun ahalduntze kolektibo eta indibiduala eta, aldi berean, saretzeko aukerak emango dituen espazio segurua izatea.
  3. Beasainen bizi garen emakumeok pairatzen ditugun eraso matxista ezberdinen aurrean, jabekuntza abiapuntu, borroka antolatutako eta salaketarako gunea izatea.
  4. Kontseiluan parte hartzen duten norbanako eta talde guztien arteko elkarlana bultzatzea herrian eta, oro har, gizartean emakume eta gizonen arteko berdintasunaren lorpenerako.
  5. Ikuspegi feministatik udal politikak definitzeko ekarpenak egitea eta udalak arlo honetan garatzen dituen politikei jarraipena ematea.

Ze funtzio ditu?

  1. Emakumeen partaidetza bultzatzea:
    1. Herrian dauden emakume talde eta kolektibo ezberdinak ezagutu, dituzten beharrak jaso eta horren arabera estrategia bat planifikatu.
    2. Berdintasun kontseilua bezalako espazio batean parte hartze anitz eta orekatu bat lortzeko gaur egun agenda feministan dauden hausnarketak taldera ekarri eta praktikan jarri.
    3. Kontseiluan parte hartzen duten pertsona guztien parte hartze eskubidea bermatzeko beharrezkoak diren baliabideak bermatu.
  2. Ahalduntze kolektibo eta indibiduala:
    1. Herritarrei begira diseinatutako komunikazio eredu bat sortu eta aurrera eraman, Kontseiluaren jarduna modu garden eta ireki batean zabalduz, bereziki, herrian bizi diren emakumeen artean.
    2. Emakumeen arteko saretzea bultzatuko duten ekintzak antolatu eta bideratu.
    3. Herriko genealogia feminista berreskuratzeko eta omentzeko ekimenak bultzatu.
  3. Jabekuntza eraso matxisten aurrean:
    1. Goierriko Indarkeria Protokoloaren Koordinazio Batzordeak urtean 2tan argitaratzen dituen ondorioen txostena taldean aurkeztu.
    2. Herrian indarkeria matxista kasuren bat ematen denerako protokoloari jarraipena egin eta eguneratua mantendu.
  4. Kontseilu kideen arteko elkarlana:
    1. Kontseiluko eragile guztien arteko koordinazioa bermatu: agendak konpartitu eta elkarlanean egin daitezkeen ekintzak pentsatu eta martxan jarri.
    2. Kontseiluaren agenda propioa (ohiko egunez haratago) adostu eta gauzatu.
  5. Udal politika feministak:
    1. Udalak egiten duenaren inguruan hausnartu eta, behar izango balitz, kritika egin.
    2. Proposamenak garatu eta udalari eskaerak egin.
    3. Emakume eta gizonen berdintasunaren aldeko Udal tresnen diseinuan parte hartu
      (Berdintasun planak, esaterako).

Kontuan izateko

  • Kontseilua hilero bilduko da, Beasaingo Udaletxeko Batzar aretoan. Hileko 1. asteartean 18:30tan.
  • Lanketa espezifikoak egiteko artikulatuko diren lan-batzordeak eratzeko aukera egongo da. Kasu honetan, posible da Kontseilua biltzeko maiztasuna murriztea, azpilanak egiten diren bitartean.
  • Kontseiluko kideen arteko komunikazioa posta elektroniko bidez izango da.
  • Kontseiluaren deialdiak honela ezagutzera emango dira: Beasaingo agenda, herrian dauden panel informatiboak, Beasain parekide webgunea.

Edozein zalantza edo laguntza behar izatekotan Berdintasun sailarekin jarri zaitezkete kontaktuan 943 08 76 63 telefono zenbakira deituz edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. idatziz