Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Beasaingo paperak

Industrializazio prozesua eta gizarte modernizazioa Beasainen (1860-1936)

Argitarapen urtea: 1994
Bildumaren zenbakia: 3
Egilea: José Gabriel Zurbano Melero

Lehen industrializazioa deituriko garaian ezarri ziren gaur egun Beasainen ezaugarritzat jo daitekenaren zati handi baten oinarriak. Herri-egituratik hasi eta zenbait beasaindar belaunaldiren lanbide profesional eta bizimoldetaraino.

Euskalerriko industrializazio prozesuaren hastapen eta oinarriak XIX. mendean kokatzen dira, mundu mailan kapitalismoak duen garapenaren barruan. Une horretan merkatuen berreraketa bat gertatzen da, lanaren mundu mailako zatiketa berri baten adierazle, etaq bertan mendebaldeko herrialdeek, Europan eta Ipar Amerikan, industrializaio eta egitura ekonomiko, sozial, politiko nahiz kulturalen modernizazio aldiak beteko dituzte, eredu eta erritmo ezberdinekin.

Era horretan bidea irekitzen da gizarte berri eta moderno baterantz, industrialismoak eta gizarte talde berrien agerpenak bereziki nabarmentzen dutean, azken horien artean aipagarria izanik langileria eta burgesia industrial nahiz finantzariaren eraketa.

Europako prozesuan bigarren mailako izanik (1), Espainiako estatu-nazioaren barruan Euskadi eta Kataluniako eskualde batzuk azalduko dira ekonomi hazkunde eredu berri honen gune nagusienak bezala. Bizkaia Gipuzkoa baino lehenago sartuko da industrializaio prozesuan eta horregatik bi prozesuon ezaugarriak ezberdinak izango dira. Zentru honetan, Lehen Mundu-Gerratearen aurreko industrializazio eredu gipuzkoarrak ezaugarri hauek zituen, alegia, sakabanatze geografikoa, banaketa handiagoa eta siderurgi-metalurgi industriaren eta, orokorrean, sektore produktiboen gai arinetarako joera, hazkunde geldi eta egokiago baten ondorioz.

Juan Pablo Fusiren hitzetan, gure probintzian "industrializazioa ez zen bizimodu tradizionalak suntsitzera iritsi", eta horrek asko lagundu zuen "Lehen Mundu-Gerratera arte harreman sozial egoki eta iraunkorrak" (2) gorde zitezen. Nolanahi ere, XIX. mende erdiaren ondorenetik 1936ra arteko epe honetan, errealitate berri bat sortuko da Euskalerriko itsaldeko probintzietan, eta errealitate horretan, burdinola eta baserri tradizioaren lehen lerro batek bat egingo du meatzetan, edo gure kasuan pudelatze labean nahiz forjategian, sortutako beste batekin.

Horrela, garai horretako Euskalerri eta Beasaingo bideak mugatuko dituzten, eta dialektikoki aurka dauden elementuen elkarrekiko hartueman prozesu bat hasten da. Luis Castellsen hitzetan, gizarteak "eredu ezagunen zati handi baten apurketa" jasango du. Horren eraginez, gizarte berrian ezaugarri tradizioanen iraupena euskarritzat jotzen duten gizarteko talde jakin batzuek, elementu bateratzaile bat bilatuko dute tradizioan, era horretan prozesu guztian zehar agirian egongo de modernitate/tradizio gatazka bat sortuz, non modernizazioa izango baita aurrera egingo duena.

Goierriko aldaketen eragile nagusiena burdinaren eraldakuntza edo siderurgi-metalurgi industria izango da. Trenbide sarearen hedaketak, aurrerapen teknologikoek eta merkatu berriara egokitu beharrak ergindako bultzadapean, probintziako lehen burdingintza modernoa sortzen da Beasainen 1862an. Lehen lantegi honek, burdingintzarako joera nabarmena zuen, egurrikatzezko labe garaiak ipiniz, burdin galdatua erabili eta zeharkako galdatze sistemaren bitartez, burdingozo malguagoa lortu nahi baitzuen. Joera honek bat egingo du XX. mendean lantegia behin betiko bereiziko duen joerarekin, hots, trenbiderako gaien eraikuntza, horniagi-ondasunen ekoizpen arinagoa.

Beasaingo historia, mende honen hasieran industria moderno hori behin betiko ezarri zenetik, eta hura sortuz geroztik igaro diren 130 urte baino gehiago hauetan, lantegi horren historiarekin hertsiki lotura egongo da; horregatik hasten da liburu hau Beasaingo Fabrika nagusia aztertuz.

Poliki-poliki, lantegi horren hedaketaz geroztik, eta trenbidearen garrantzia ere ahaztu gabe, hazkunde ekonomiko eta gizarte bizitzaren dinamizazio eredu bat sortzen da Beasain eta bere eskualdean, Goierrin, herriko bizitzaren ikuspegi guztietan hezurmamituko dena: populazioaren hazkundean, adina, sexua, lan-iharduera eta jatorriari dagokienez populazioaren egituraketan ezandako aldaketetan, merkatal egituran nahiz iharduera sozialean, edo laguntza, hezkuntza, kirol, politika eta kultur arloetan sortutako aldaketetan, etab.

Liburu honek, ikupegi bat eskaini nahi du aldaketa horien alde ezberdinei buruz eta herri bezala Beasainen egungo errealitatea nolabait oinarritzen duen gizarte industrial baten ezarpenari buruz. Herriaren aldi historiko honen ezaguerari buruzko hutsune bat betetzeari ere erantzuten dio, aurreko lanetan ez baitzen horretaz gehiegi sakondu, eta irakurleek esan beharko dute helburu hori betetzen den edo ez.

Lehenengo kapituluan, Beasaingo siderurgi-metalurgi industria nagusi honen bilakaera azaldu nahi da, horren hastapen, eite eta ezaugarririk nabarmenenak eta igarotzen dituen abagune ezberdinak, azkenean beste sektore batzuen aipamena ere eginez. Bigarren kapituluan aipatzen dira populazioaren eta gure herriko oinarri demografikoen bilakaera, bilakaera horren erritmo eta hazkunde uneak, eta populazioaren egituraketa nahiz hirigunean duen kokamenari buruzko xehetasun batzuk.

Hirugarren kapitularuan eskaintzen dira gizarte industrialaren ezarketarekin herrian sortzen den kultur, merkatal eta gizarte dinamika berriari buruzko datuak. Laugarrenean, industrializazioaren lehen aro hauetan langileriak Beasainen zituen era, esperientzi eta bizi-baldintza batzuk hartzen dira kontutan. Bosgarren eta azken kapituluak, industrializazio prozesuak dakartzan gizarte aldakuntzetan kokaturiko dinamika politikoari buruzko zertzelada batzuk eskaintzen ditu.

Salmenta Prezioa: doan

Eskuratzeko Modua

1. Beasaingo Udaleko Kultura sailean bertan pertsonatu eta berehala eskuratzen da.

2. Idatzizko eskaera Beasaingo Udaleko Kultura Sailera bidali Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. 

Ale bat pertsona bakoitzeko agortu arte. 

PDF formatoan deskargatu

pdf 1994 Industrializazio prozesua (29.32 MB)