Argitarapen urtea: 2002
Bildumaren zenbakia: 10
Egilea: Juantxo Agirre-Mauleon eta abar
Europa osoan erroten ondarea eta beren turismo-arloa garrantzi handia hartzen ari den une honetan eta, era berean, gizarteen historian izan duten eginkizunari balio handigoa ematen ari zaion garaiotan, Beasaingo udalak hitzarmen bat sinatu zuzen Eusko Ikaskuntzarekin Beasainen, Igartzan hain zuzen ere, "Errotak eta energia berriztagarriak" izeneko jardunaldiak antola zitzan. Euskal Herriaren esparruan alor horretan lehenengo azterketa eta eguneratzea lortzea zen helburua.
Jardunaldiak 2000ko azaroaren 17tik 19ra bitartean ospatu ziren eta hainbat disziplinetatik heldu ziren ekarpenak, hala nola, Historia, Arkeologia, Etnografia, Folklorea, Arkitektura, Ingeniaritza, e.a. Zientzi arlo desberdinetako 70 aditu baino gehiago bildu ziren eta beste mota batzutako ekintza gehigarriak ere antolatu ziren: erakusketa, herriko ikastetxeekin proiektu didaktikoa, e.a.
Liburuan, jardunaldietan aurkeztu ziren ponentzia guztiak jasotzen dira eta horregatik errotak zer izan ziren modu zabal eta orokor batean azaltzen zaigu, iraganean izan zuten garrantzi historikoa, beren bilakaera eta garai berrietara igarotzean jasan behar izan dituzten aldaketak, egungo egoera eta beren etorkizuna, energia berriztagarriekin duten zerikusiarengatik batez ere.
Salmenta Prezioa: doan
Eskuratzeko Modua
1. Beasaingo Udaleko Kultura sailean bertan pertsonatu eta berehala eskuratzen da.
2. Idatzizko eskaera Beasaingo Udaleko Kultura Sailera bidali Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Ale bat pertsona bakoitzeko agortu arte.
PDF formatoan deskargatu
pdf
2002 Errotak eta energia berriztagarriak Euskal Herrian
(61.93 MB)