Argitarapen urtea: 2003
Bildumaren zenbakia: 11
Egilea: Igor Bueno Artola
Liburu honetan, historian zehar, pilota jokoak Beasainen jasan duen garapena deskribatzen da.
XVIII.mendetik dator, pilotan “luzeran” jolasten zenetik. Honek gaur egungo tenisaren antz gehiago du pilotarena baino. Eta data horretatik frontoi, eliz atari eta Beasainen jolaserako erabili izan diren toki desberdinak jasotzen ditu: eraikuntza, akordioak, liskarrak, arazo ekonomikoak, konponketak…
Gainera, eta nahiz eta Beasaindar pilotari gutxik lortu duten ospea, asko izan dira kirol honekin ondo pasatu dutenak, jokalari gisa edo ikusle soil gisa. Horregatik aipatzen dira Martin de Arana, Jose Arrieta, Jose Miguel Iturrioz, Tiburcio Lasa, Javier Yarza, Jose Luis Peña, Juan Ramon Mendia, Mikel Aiestaran, Txomin Dominguez, Jose Ramon Oiarbide edo Matxindarrak bezalako pertsonak.
Kirolak, gure kasuan pilotak, bizimodu baten erakusle diren gizarte ezaugarri batzuk daramatza berarekin (giza harremanak, tradizioa, esfortzua, norgehiagoka, desafioa, ospea, porrota, dirua, harrokeria, etab.) eta baita herri bateko idiosinkrasia ezagutzeko ezaugarriak ere, Beasain herriarena kasu honetan.
Salmenta Prezioa: doan
Eskuratzeko Modua
1. Beasaingo Udaleko Kultura sailean bertan pertsonatu eta berehala eskuratzen da.
2. Idatzizko eskaera Beasaingo Udaleko Kultura Sailera bidali Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Ale bat pertsona bakoitzeko agortu arte.
PDF formatoan deskargatu
pdf
2003 Pilota Beasainen Elebiduna
(4.83 MB)