Argitarapen urtea: 2006
Bildumaren zenbakia: 14
Egilea: José Zufiaurre Goya
Oraingoan Jose Zufiaurreren eskutik, Beasainen azken berrehun eta hogei urteetan izan diren musika-jardueren adierazpenak izango ditugu irakurgai historia eta etnografia ikuspuntuetatik.
Lau urteetan zehar ekin dio Jose Zufiaurrek ale hau argitaratu bitarteko ikerlanari:1769tik gaurdaino izan diren udaltalde desberdinen Osoko Bilkuretako aktak:; Batzorde Iraunkorren bileretako aktak; Udal artxiboko libramenduak eta beste hainbat agiri izan ditu aztergai egileak.
Liburua 1783.urtean Oñatiko Domingo Garagaltzako organo-maisuari udalerriko elizanagusirako organoa eraikitzeko agindua eman zitzaionean hasten da; 1865ean Musika-bandaren eta Txistulari-bandaren sorrerarekin jarraitzen du eta hainbat arlo jorratu ditu gaur egungo musikari eta taldeen ingurukoak ere azalduz.
Ohiturak denboran zehar aldatu egiten dira; gizarteko eta kulturako jarduera batzuek agertzen dira, baina Beasaingo herriak jakin du duela mendebete baino gehiago sortu ziren musika-erakundeei eta jarduerei bizirik eusten eta egungo garaiei egokitzen.
Aipatzekoa da, liburu hau agirietan oinarritua da, nagusiki historikoak diren agirietan, eta egilearen kontaketa ziurtatzeko ezinbestekoak iruditu zaizkion gure Udal desberdinen erabakietako lerrokadak ere kopiatu egin ditu.
Salmenta Prezioa: doan
Eskuratzeko Modua
1. Beasaingo Udaleko Kultura sailean bertan pertsonatu eta berehala eskuratzen da.
2. Idatzizko eskaera Beasaingo Udaleko Kultura Sailera bidali Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Ale bat pertsona bakoitzeko agortu arte.
PDF formatoan deskargatu
pdf
2006 Beasaingo musikak - Musicas de Beasain
(13.14 MB)