Argitarapen urtea: 2011
Bildumaren zenbakia: 19
Egilea: Martin Garcia Garmendia eta Igor Garcia-Falces Poza
Beasaingo Paperak bildumaren 19. ale honetan Martin Garcia Garmendia eta Igor Garcia-Falces Pozak idatzitako “Beasain 1862. TRENAREN BIDEETATIK BARNA ” izenburua duen liburua dugu.
Sarritan, ez gara konturatzen herriak zer nolako aldaketak izan dituen urte gutxiren buruan eta “Beasain 1862, trenaren bideetatik barna” liburuak, aldaketa hauen berri izateko balioko digu. Gure herriaren historia ezagutzeko eta orain dela 150 urteko egoera zein zen ikusteko ere bai. Trena ezarri zen garaiko planoei, Frantziako ingeniariek trenbidea egiteko erabilitakoei esker, garai hartako Beasain nolakoa zen azalduko digu liburuak, hau da, baserriak, fabrikak, tunelak, errotak eta gainerakoak herrian non zeuden kokaturik.
Denok dakigu Beasain, trenarekin erabat loturik egon den eta dagoen herria dela. Gainera, garraio bide honek, industrializaziorako eduki duen garrantzia ere nabarmena da. Liburuak, garai bateko bidea zein zen eta gaur egungoa zein den adieraziko digu. Kontuan izan behar dugu, orain dela mende eta erdi ez zeudela gaur egungo aurrerakuntza teknologikoak honelako lanak egiteko eta horren zailtasuna kontuan izanda, zer nolako lana zen garai hartan planoak egin eta bideak egitea.
Salmenta Prezioa: doan
Eskuratzeko Modua
1. Beasaingo Udaleko Kultura sailean bertan pertsonatu eta berehala eskuratzen da.
2. Idatzizko eskaera Beasaingo Udaleko Kultura Sailera bidali Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Ale bat pertsona bakoitzeko agortu arte.
PDF formatoan deskargatu
pdf
2011 Trenaren bideetatik barna Euskara
(7.28 MB)