Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Beasaingo paperak

Bagoi fabrika eta haren eragina Beasainen eta Ordizian (1901-1925)

Argitarapen urtea: 2016
Bildumaren zenbakia: 24
Egilea: Juanjo Olaizola Elordi eta Martin García Garmendia

Beasaingo Paperak bildumaren 24. ale honetan Martin Garcia Garmendiak eta Juanjo Olaizola Elordik idatzitako “ Bagoi fabrika eta haren eragina Beasainen eta Ordizian, 1901-1925” izenburua duen liburua dugu.

Martin eta Juanjok egindako ikerketa lan zorrotzari esker 1901-1925 bitarteko denbora-tarte historikoan CAF enpresan izandako gorabeherak ezagutu ahal izango ditugu liburu honen irakurketaren bidez.

Xehetasunez ezagutu ahal izango dugu Beasainen tren-industria nola abiatu zen eta Maquinista Guipuzcoana, Eraikuntza Metalikoen Espainiako Sozietatea nahiz Beasaingo Bagoi Fabrika berria nola eratu ziren. Konpainiak izandako eraldaketekin batera, Bagoi Fabrikaren eraginez orduko Beasain eta Ordizia nola eraldatu ziren ere ezagutuko dugu xehetasunez.

Informazio baliozko hori argazki ugariz hornitu dute egileek eurek azpimarratzen dutenez, argitaratugabeko argazki-sorta baten agerpena izan zela medio, Euskal Trenaren Museotik berreskuratuak eta joan den mendearen hastapeneko CAF enpresako langile zahar eta kualifikatu batek, Pablo Weeber jaunak, ateratakoak hain zuzen.

Salmenta Prezioa: doan

Eskuratzeko Modua

1. Beasaingo Udaleko Kultura sailean bertan pertsonatu eta berehala eskuratzen da.

2. Idatzizko eskaera Beasaingo Udaleko Kultura Sailera bidali Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. 

Ale bat pertsona bakoitzeko agortu arte. 

PDF formatoan deskargatu

pdf 2016 Bagoi fabrika eta haren eragina Beasainen eta Ordizian (1901 1925) Euskara (19.58 MB)