Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Azoka berezia

Hileko lehen larunbateko azoka berezia

Beasaingo Udalak 2017ko otsailaren 4an  hilean behin lehen larunbatean bertako produktuen azoka jarri zuen martxan eta berau Loinazko San Martin plazan izaten da goizeko hamarretatik ordu bietara.

Azoka horren helburua bertako ekoizleen eta baserritarren lana balioan jarri eta garaiko produktuen kontsumoa areagotzea ez ezik, kontsumitzaileak azokara ere erakartzea ere bada. Bezeroen fidelizazioa lortze aldera Udalak hainbat jarduera antolatzen ditu, tartean hainbat tailer.

Bestalde, azokan erositako produktu horietako batzuk erabilita egin daitezkeen zenbait errezeta jasotzen dituzten liburuxkak ere banatzen dira azokako erosleen artean eta guztiei erosketak egiteko poltsak banatzen zaizkie. Azkenik esan, hilero azokako produktuez osatutako bi saski zozketatzen direla azokan erosten dutenen artean.

Azokan barazkiez gain, eztia, gazta, gozoak, haziak, loreak, ogia, arrain kontserbak eta txerrikia saltzen duten postuak izaten dira, baita artisautzako produktuak ere.

 Azokaren helburuak

  • Lehenengo sektorea indartzea eta baserritar eta nekazarien lanari dagokion balioa ematea.
  • Bertako produktuen azoka indartzea eta inguruko ekoizleek azokan beren produktuak saltzeko aukera izatea.
  • Hainbat arrazoi direla eta, astearteko azokara hurbiltzeko aukera ez duen jendeak azokan erosketak egin ahal izatea.
  • Jendea sasoiko produktuak jaten ohitzea eta elikadura horrek duen garrantziaz jabetzea.

Bertako produktuak eta ekologikoak kontsumitzeak dituen onurak

Bertako produktuak eta ekologikoak kontsumitzeak osasunean eta ingurumenean eragiten dituen onurak ez ditugu ahaztu behar:

  • Bertako produktua freskoagoa da, izan ere, distantzia luzeetan garraiatutako produktuak asteak egon daitezke izozgailuetan.
  • Sasoiko produktua da, eta merkeagoa da.
  • Bertakoak zapore hobea du. Bezperan bildutakoak zapore eta elikagaien propietate gehiago dauzka.
  • Alferrik galtzeko denbora gehiago behar dute. Zure etxetik hurbil eta era tradizionalean bildutakoek kontserbagarri  gutxiago dute eta denbora luzeago irauten dute.
  • Gas kutsatzaileen isuria murrizten da. Produktuak urrunetik garraiatzeak, CO2ren isurketa kopuru altua eragiten du, aldaketa klimatikoari lagunduz.
  • Kontsumitzaileen osasunerako eta ingurumenarentzat onuragarriagoak dira, ez dutelako aktibo kimikorik, ez pestizidarik.
  • Paisaia kontserbatu. Nekazaritza ekologikoak bertakoaren kontserbazioa eta errespetua bultzatzen du, eta horrek paisaia desberdin eta orekatua izan dadin lagunduko du.
  • Biodibertsitatea mantendu.

Azoka berezia 20210306 9