exportaricaleus
2018an HerriLab proiektu pilotua jarri zen abian Beasainen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Beasaingo Udalaren arteko hitzarmenaren bidez, herritarren bizitza pertsonal, familiar eta profesionalaren kontziliazio erantzunkidea sustatzeko asmoarekin. Abian jarri zenetik, hainbat jarduera egin dira, eta, horien artean, diagnostiko bat, non udalerriko 350 pertsona, erakunde eta enpresa baino gehiagok parte hartu baitute. Diagnostikoaren emaitzetatik abiatuta, bat egin da, 2019-2022 aldian garatuko dena, hainbat ardatz eta lan-ildo izango dituena, eta udalerri osoa modu dinamikoan inplikatuko duena (herritarrak, ekonomia-ehuna, hezkuntza-komunitatea, elkarteak, udala, etab.).