exportaricaleus
ALEJANDRO CEARRETA
Geologi Zientzietan Lizentziatura lortu zuen EHUn 1983n eta doktoretza University of Exeter-en (UK) 1986an. EHUko Mikropaleontologiako Irakasle Titularra da eta Kuaternarioko unibertsitate Masterreko arduraduna: Ingurugiro Aldaketa eta Giza Aztarna, EHUko Doktoretza programan; Ingurugiro Aldaketa eta Giza Aztarna, Harea-Geologia Litoral ikerketa taldean, Kuaternarioko UFIn (Formazio eta Ikerketa Unitatean), Aranzadiko Joaquin Gomez de Llarena laborategian. Aranzadi Zientzia Elkarteak argitaratzen duen CKQ aldizkariko Zuzendaria da (Estudios de Cuaternario/ Kuaternario Ikasketak/ Quaternary Studies). Anthropocene Working Group of the Subcommission on Quaternary kidea da.
Honakoak dira gaur egun bere ikerketa lerro nagusiak:
1.– Duela gutxiko itsasertze inguruko Geologia: histori eraldaketa, egungo karkaterizazioa eta ingurugiro berrikuntza.
2.– Itsasertzeko ekosistemen ingurugiroaren garapena kuaternarion: jalgi erregistroko disziplina anitzeko analisia.
Ikerketa proiektu ugaritan parte hatu du. Liburu eta artikulu ugari argitara eman ditu aldizkari ospetsuetan. Ugariak dira ere berak zuzendu dituen doktore-tza tesiak, master amaierako lanak eta gradu amaierakoak.