exportaricaleus
- Orokorra -
BERTSOZIENTZIA SAIOA: JAKINDURIEK MUNDUA ERREKO DAU
Ostirala, 12. Apirila 2019, 19:00
DIPC, EHUko Zientzia Kultura Katedra
Antolatzailea: Lemniskata zientzia elkartea
Kokapena: Igartzako jauregian
"Jakinduriek mundua erreko dau" Bertsozientzia saioa izango da Donostiako International Physics Center (DIPC), EHU/UPVko Kultura Zientifikoko Katedra eta Lemniskatak antolatuta.
Bertan Onintze Salazar (Euskalmet), Miren Karmele Gomez (Iruñako Planetarioa) eta Josu Lopez-Gazpio (Kimikaria eta Bigarren Hezkuntzako irakaslea) zientzilariak eta Onintza Enbeita eta Sustrai Colina bertsolariak izango ditugu, aurkezpenean Kike Amonarrizen zuzendaritzapean.
Sarrera dohanik izango da.
Bertsozientziak, zientzia eta bertsolaritza uztartzen dituen ekimenak, edizio berria izango du 2019an. Beasainen hasiko du bere ibilbidea. Itxuraz elkarrengandik oso urrun dauden bi diziplina elkartzen dituen proiektuak bosgarren edizioa izango du aurtengoa. Donostia International Physics Center (DIPC), UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedra eta Lemniskata Goierriko Zientzia Sare Herrikoiaren eskutik hasiko du ibilbidea ekimenak. «Jakinduriek Mundue Erreko Dau» izenburupean, hiru zientzialari eta bi bertsolari bilduko dituzte emanaldiek agertoki berean, hain ezberdinak diren bi unibertso (zientzia eta bertsolaritza) elkartzeko, haien mugak gainditzeko eta publiko berrietara iristeko. Hain zuzen ere, bosgarren edizio honetako programaren barruan, 10 minutuko hitzaldi zientifikoak eskainiko dira, euskaraz. Gaiak aurkeztu ondoren, zientzialariaren hipotesiak bilduko dituen bertso bat inprobisatu beharko dute bertsolariek. (Zarautzen eta Tolosan ere izango dira ekitaldiak eta ondoren Bizkaian).