exportaricaleus
Arte Igandea, 14. Uztaila 2019
INAUGURAZIOA. Barru, barren, barrene erakusketa.
Ekainak 14, 19:00etan Arriarango urtegian + mokadua Intxaurpe Elkartean
Inagurazio eguna: autobus bat jarriko da Beasaindik inaugurazio eguneko joan-etorriak laguntzeko.
Ordutegia ondorengoa izango da:
18:45
Irteera: Beasain (Barrendain plaza)
Helmuga: Arriarango urtegia
21:00
Irteera: Intxaurpe Elkartea
Helmuga: Beasain (Barrendain plaza)
Barru, barren, barrene, Harriak programaren barruko erakusketa kolektiboa da.
Barru, barren edo barrene esku pilota jolas bat da, lekuaren arabera izendapen desberdinak jasotzen dituena. Edonork parte hartu dezakeen jolas hontan adin mugarik gabe, sexu mugarik gabe eta norberaren gaitasunak elementu baztertzaile izan gabe jazotzen da jolasa, pilotan ez dakiena ere ibili daitekeelarik jolasean. Bestalde, gorputz, forma edo egitura baten barruan dagoenari esaten zaio barrua, barrena edo barrenea.
Arriarango urtegiaren horman, Nestor Basterretxeak obra hartako ingeniariekin batera diseinatu zuen egitura bat aurkitzen dugu. Egitura hartan badira bi bolumen eta bolumen horien barrenean badira zenbait gela. Ekimen honek haietako gela batzuk erakusketa leku gisa baliatuko ditu. Gela horiek erabiltzeak herri-lan ingeniaritza eta artea uztartu zituen obrari begiratzeko modu bat eskaintzen du, baina baita ere bere testuinguruaren inguruko gogoeta bat eragin ere, Beasaingo ezohiko enklabe gisa eta hark "inauguratutako" garai batekin loturan. Izan ere, Usurbe Antzokiko udal erakusketa aretoa, Arriarango urtegia inauguratu eta hilabete gutxitara inauguratu baitzuen Basterretxeak berak. Gertakari pare horretatik abiatuz, Harriak egitasmoaren gakoetako bat landu nahi da, herri txikietan sorkuntza garaikidearekiko sentiberatasuna bultzatzea alegia.
Erakusketako partaideak: Antonio Menchen, Ion Arregi eta Martin Ferran, Koenraad Van den Driessche, Nestor Basterretxea
Erakusketako komisarioa: Nader Koochaki
Laguntzaileak: Beasaingo Udala, Gipuzkoako Urak, Intxaurpe Elkartea, Tractora Koop. E.
Bisita-orduak
Ostiral, larunbat eta igandetan 10:00-13:30
Astelehen, astearte, asteazken eta ostegunetan
Urtegiko instalazioak bisitatzeko aukera hitzordua eskatuta. Gutxieneko taldea 10 lagun. Harremanetarako: