Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content

exportaricaleus

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
- Orokorra -
EHUko UDA IKASTAROA: Fabrikazio gehigarriaren eragina industrian
Osteguna, 27. Ekaina 2019, 08:45 - 17:30
Kontaktua: EHU / UPV Uda ikastaroak
Kokapena: Igartzako jauregia
Iñaki Zabalo Goiherriko Herrien Ekintza Fundazioko zuzendari nagusiaren gidaritzapean, ikastaroak aztergai izango du fabrikazio gehigarriak industrian duen inpaktua. Fabrikazio Gehigarriko teknologiek geroz eta eragin handiagoa dute hainbat sektore industrialetan, hauek negozio eredu berriak sortzeko aukera eskaintzen dituzte, prozesu, makina eta profesionalentzat. Fabrikazio Gehigarriak produktu berritzaileak lortzeko hainbat aukera eskaintzen ditu, elementu pertsonalizatuak, ingurumena zainduz eta energia aurrezteko aukera desberdinak izanik. Ikastaro honetan, Fabrikazio Gehigarriko teknologien eragina, prozesu desberdinen xehetasunak eta diseinuko hainbat kontzeptu landuko dira. Industrian aplikatutako hainbat kasu praktiko arrakastatsuak azalduko dira.
Ikastaro honetan fabrikazio gehigarri metaliko eta polimeriko industrialetan erabiltzen ari diren prozesuen azalpena emango duten sektoreko bi adituk. Ekitaldiko lehen atalean, industria mailan Fabrikazio Gehigarriko joera eta berrikuntzak azalduko dira arrakasta kasuak erakutsiz. Egunean bertan Goierri Eskola eta IK4Lortek zentroa teknologikoak bisitatuko dira, bertan instalazio, makinak eta garatutako teknologiak bertatik bertara ezagutzeko aukera izango delarik.

Helburuak

Fabrikazio Gehigarriren errealitatea aukerak industrian ezagutu.
Fabrikazio gehigarriko teknologia desberdinak ezagutu, material metaliko, polimeriko eta konposatuentzat.
Gehikuntza bidezko teknologia hauen aukera eta abantailak ezagutu.
Teknologia hauek, produktu berriak diseinatzeko garaian eskaintzen dituzten aukera eta erronkak aztertu.
Garatutako kasu arrakastatsuak ezagutu.