Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Araudiak

Beasainen hileta zibilak baimendu eta egitea arautzen duen ordenantza

2012/09/18

  GAO 2012ko irailaren 18an 179. ZK

Egun, gure ordenamendu juridikoak akonfesionaltasuna berma­tzeaz gain, norbanako eta komunitateen askatasun ideologiko, erlijiozko eta gur­tza­koa (horretarako adierazpenak errespetatuz) bermatu behar du, legeak babestutako ordena publikoa manten­tzeko beharrezkoa den muga bakarrarekin.

Halaber, ezaguna da gure gizartean dagoen aniztasun ideologiko, erlijiozko eta kulturala. Gizarte ani­tza da, etengabe alda­tzean ari dena bere usadio eta gizarte-ekin­tzen adierazpenari dagokionez.

Hileta zibilak gizarte normalizazioan urrats bat gehiago dira, igaro­tze-errituak erlijio-konnotazioetatik urrun modu zibil eta laikoan ospa­tzea eska­tzen dutenen­tzat.

Gure gizartean bizi diren erlijio ezberdinek beren defuntuak agur­tzeko ekitaldi liturgikoak egiteko berezko leku eta tenpluak dituzten moduan, Udal honen borondatea da mota horretako ospakizunetarako guneak herritarren esku jar­tzea.

Horrenbestez, ordenan­tza honekin arau­tzen da gure herriko gizarte zibila osa­tzen duten senitarteko, lagun, erakunde eta entitateek beren defuntuen­tzat, per­tso­nari agur esateko, egin nahi dituzten omenaldi eta agur-ekitaldien baimen eta ospakizuna.

I. KAPITULUA

PROZEDURAREN HASTAPENA

1. artikulua

Ordenan­tza honen helburua da Beasaingo Udalaren udal-barrutian gerta­tzen diren herio­tze­tarako hileta zibilak egiteko Igar­tzako Monumentu mul­tzoan aurreikusitako lokalen (Lotura-aretoak) baimen eta erabilerak arau­tzea.

2. artikulua

Alkateak edo zinego­tzi edota hura ordezten duen fun­tzionarioak hileta zibiletarako gorde­tzen diren espazioen (Lotura-aretoak) erabilera baimen dezake. Horretarako, aldez aurretik, eskaera Beasaingo Udalaren erregistrora bidera­tzen duen senide edo per­tso­nak horri dagokion dokumentazioa igorri beharko du.

3. artikulua

Hileta zibilak egiteko eskaerak Alkate ­Txit Jaunari zuzendu beharko dira eta Beasaingo Udalean aurkeztu beharko dira Herri administrazioen Araubide Juridikoen eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean baimendutako bideetako bat erabiliz.

Hileta zibilak egiteko eskaeren izapideak egoerak eska­tzen duen berehalakotasun-prin­tzi­pioaren arabera gauzatuko dira, eskumeneko per­tso­nari helaraziko zaizkiolarik ebazpena eman dezan.

4. artikulua

Egiten diren eskaeretan barneratu beharko dira:

  1. Ospakizunaren baimena eska­tzen duen per­tso­naren izen-abizenak, helbidea eta identifikazioa.
  2. Zendutako per­tso­naren izen-abizenak.
  3. Herio­tza-ziurtagiria.
  4. Hileta zibila egiteko lehenesten den egun eta ordua adierazi beharko da eskaeran.
  5. Udala, ahal duen neurrian, eska­tzaileek adierazitako data eta eguna errespeta­tzen saiatuko da, eska­tzaileek aurkeztutako eskarien hurrenkera ain­tzat hartuz. Hurrenkera hori aldatu egin daiteke kasu berezietan, betiere, aldaketa hori argudiatuz.
  6. Eskariaren leku eta data.
  7. Eska­tzailearen sinadura eta bere nortasuna egiazta­tzen duen agiria, horretarako edozein bide erabiliz.
  8. Eskaerarekin batera, udal-eraikinak erabil­tze­agatik finka­tzen den tasa arau­tzen duen ordenan­tza fiskalean ezar­tzen den ordainketa egin izanaren agiria ­atxiki beharko da.
  9. Ekitaldiaren eta erabiliko den materialaren deskribapen laburra.

5. artikulua

Eskaeraren zuzenketa eta hobekun­tza. Eskaeran 4. artikuluan adierazten diren baldin­tzak bete­tzen ez badira, interesdunari jakinaraziko zaio ahalik eta lasterren, aldez aurretik edo ondoren, gabezia zuzendu edo dagozkion dokumentuak ­atxiki ­ditzan.

II. KAPITULUA

BIDERA­TZEA

6. artikulua

Hileta zibila ospa­tzeko egun eta ordua Alkateak, zinego­tziak edo hura ordezten duen fun­tzionarioak finkatuko du, aldez aurretik kudeaketaz ardura­tzen den sailak egindako espedientean oinarrituta.

Hori guztiori eskaerak aurkezteko hurrenkera ain­tzat hartuz eta, era berean, ahal den neurrian, eska­tzaile bakoi­tzak adierazitako lehentasunezko hurrenkera errespetatuz.

7. artikulua

Eskaera ikusirik, Alkateak edo zinego­tziak edo hura ordezten duen fun­tzionarioak hileta zibila ospa­tzeko udale­txeko lokala zehaztuko du. Lokal hori, eskuarki, Lotura-aretoa izango da. Kasu berezietan beste lokal ­batzuk erabili ahal izango dira.

8. artikulua

Hileta zibilak ezin izango dira gorpua aurrean dela egin, hala ere hildakoaren errau­tsak dituen ­kutxa bertan dela egin ahal izango dira.

9. artikulua

Hileta zibilak astelehenetik igandera egingo dira, horretarako beharrezkoak diren udal-baliabideak gaituko direlarik.

10. artikulua

Hileta zibilak egiteko ordutegia 10-14 eta 17-20 orduen artean finka­tzen da. Ekitaldiaren iraupena gehienez hirurogei minutukoa izango da.

III. KAPITULUA

ESKUBIDE ETA BETEBEHARRAK

11. artikulua

Horretarako bidera­tzen diren aretoak egoera onean mantenduko direla berma­tze aldera, ekitaldira bertara­tzen direnek ezingo dute lokalaren barnean hura kaltetu edo honda­tzea eragin dezakeen ekin­tza­rik egin, udal-eraikin eta –lokalen lagapena arau­tzen duen ordenan­tzan ezarritakoaren kalterik gabe.

12. artikulua

Ekitaldia buru­tzeko aretoa ekitaldiaren seriotasuna berma­tzeko moduan egokituko da. Dena den, senitarteko edo lagunek era berezian hornitu edo apaindu nahi dutenean, udal-arduradunari jakinarazi beharko diote behar bezala jarduteko beste denbora emanez, betiere, lekuaren harmonia eta ezaugarriak errespetatuz eta interesdunari kontura izanik horren ondorioz sor daitezkeen gastuak. Ekitaldia buru­tzeko zerbi­tzu osagarriak interesdunak emango ditu eta bere konturakoak izango dira. Hala ere, Udalak horiek gainbegiratuko ditu.

13. artikulua

Ekitaldiaren edukia ezingo da laidogarria izan eta ezingo da beste per­tsona baten ideia edo prin­tzi­pioen aurka egin.

14. artikulua

Ordenan­tza honetan aurreikusten ez den guztirako, udal-arduradunen argibideei jarraitu beharko zaie.

AZKEN XEDAPENA

Ordenan­tza hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean izango da indarrean. Hala, indarraldi hori mantenduko da hura aldatu edo bertan behera uztea erabaki­tzen den arte. Erabaki hori Udalba­tzak hartu beharko du.
 

 

Azken eguneratzea: 2013/01/24