Udalak eskaintzen duen Ohorezko Beasain Saria olinpikoak izan diren kirolari beasaindarrak jasoko dute
Datorren abenduaren 23an arratsaldeko 19:00etan, Igartzako jauregian 2021. urteko Beasain Kirol Sarien gala burutuko da. Bertan, modu batera edo bestera aurten Beasaingo edo Beasainen kirol alorreko jarduera bultzatzen, sustatzen edota emaitzetan nabarmendu diren pertsonen eta erakundeen aipamen berezia egitea eta jende aurreko aitortza eta esker ona adieraztea da helburua.
Ekitaldian, aurrez erabakitako sail, kategoria eta genero bakoitzeko sarituari dagokion oroimenezko ikurra emango zaie. Sariak ohorezkoak dira, hau da, ez dute inolako ekarpen ekonomikorik izango.
2021. urtean Beasain Kirol Sarietan ondorengoak izango dira sarituak:
Urteko aipamen bereziak:
- BKL: Emakumeen Ligako Euskal Kopa.
- Goierri Gorri: Emakumeen Partaidetza Kirolean.
- Asmube: Entitateen arteko elkarlana.
- Caribeños: Sofbolean Gipuzkoako eta Euskadiko Txapeldunak.
- Unai Mendia: Futbolean maila igoera Rayo Vallecano taldearekin.
- Beñat Turrientes, Aritz Aldasoro eta Imanol Galarreta: Futbolean maila igoera Sanse taldearekin.
- Mikel Larrañaga: Eskubaloian ibilbide eredugarria.
- Aritz Imaz: Futbolean ibilbide eredugarria.
- Arku Tiroketa Kluba: 30 urte.
Emakumezko kirolaria edo taldeari saria:
Oneka Sanchez (Txirrindularitza)
Gizonezko kirolaria edo taldeari saria:
Xabier Martin (Errugbia)
Urteko kirol jardunaldia:
Txirrindularitzako Emakumeen Espainiako Kopa (2021.04.25)
Erakunde babeslea:
Taller Mecánico Txindoki, S.L. (Igartza Igeriketa)
Sari postumoa 2020:
Roberto Turrientes
Ohorezko Beasain Saria: Kirolari Olinpikoak
- Harri Garmendia (Los Ángeles 1984)
- Xabier Aldanondo (Seul 1988)
- Amaia Andrés (Barcelona 1992)
Saritu guzti hauetatik, epaimahaiak erabakiko du zein izango den “2021eko Sari Nagusia” eta hori ekitaldian bertan emango da jakitera.