Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Azpiegiturak eta zerbitzuak

Bi pantaila berri udal informazioaren hedapena kalean indartzeko

2018/01/11

Herritarrei, udalari eta herriari buruzko, intereseko informazio eta jakinarazpenak modu eraginkorragoan helarazteko tresna gisa kokatu dira led pantaila digital berriak

Ahalik eta herritar gehienengana iristeko helburuz, Erauskin plazan zegoenari bi pantaila berri batu zaizkio, Barrendain eta Bideluze plazan kokatu direnak, hain justu

Gardentasuna eta herritarrak informatuta izatea helburutzat ditu Udal gobernuak. Hori dela eta, komunikazio eta informazio bideak zabaltze aldera, beasaindarrek udalaren berri eta udal jardunaren berri izan dezaten, urrats berria eman da.

Hori dela eta, kalean dauden pantaila digitalen presentzia indartu du beste bi jarrita. Orain artekoak, Antzizar kiroldegian dagoen TV pantaila eta Erauskin plazan aurkitzen den panel digitala izan dira. Duela aste batzuk, dagozkien frogak eta doitzeak egin ondoren, beste bi pantaila digital berri martxan daude herriko toki estrategikoetan.

Horretarako, kalean ahalik eta jende gehien bildu edo joan etorrian ibili daitezkeen pertsonen lekuak aukeratu dira. Alde batetik Barrendain plaza, garraio eta komunikazio lotune garrantzitsua eta bestetik Bideluze plaza, aisiarako eta merkataritza zerbitzuetarako ezinbesteko pasabidea.

Jarritako bi panel digitalak Erauskin plazan dagoenaren berdinak dira. Puntako teknologia dute eta urrunetik panela garbitasunez ikusteko aukera ematen du.  

Pantaila hauek testu, irudi eta bideoak erakusteko gai dira eta Udalak hiru formatu hauetan herritarrei interesekoa zaien informazio oro zabaltzeko erabiliko ditu.    

Udalak informazioaren zabalpena handitu eta bermatzeko helburuarekin jarraituz, euskarri ezberdinak indartzen jarraitzen du. Paperean udal agenda eta aldizkaria daude, digitalki web berria eta sare sozialak eta  aipaturiko pantailak, kalean informazioa hedatzeko erabiliko direnak.